Askotariko #Txiotesia8

2026ko azaroaren 19a

Txiotesian parte hartu dutenen profiletako argazkiekin egindako mosaikoa

42 euskal ikertzaile gaztek parte hartu zuten atzo #Txiotesia8 lehiaketan. Unibertsitate, ikerketa-talde eta jakintza-arloen aniztasuna aipagarria izan da.

Aurtengo lehiaketak hainbat berritasun izan ditu. Ikertzaileek aukeratu ahal izan dute beraien ikerketaren berri non argitaratu (Artizarra, Mastodon, LinkedIn, Bluesky edo Instagram) eta baita bideoz edo idatziz egingo duten ere. Aipatu sare guztietan izan da atzo ikerketen berri euskaraz izateko aukera, baina parte hartzaile gehienek Artizarra aukeratu dute eta gehienek idatziz egin dute.

Parte-hartzaileen profilari dagokionez, %90ak lehenengoz parte hartu du lehiaketan eta ia %81 emakumeak izan dira. Dagoeneko doktoreak direnak 13 izan dira eta beste denak doktoregaiak. Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik parte hartu dute eta unibertsitate bat baino gehiagotatik (EHU, NUP, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Universitat de Girona).

Nabarmentzekoa izan da baita ere ikerketa-taldeen eta tesien jakintza-arloen aniztasuna.

Ikerketa-taldeak: Parte Hartuz, Laslab, AKTIBA-IT, Neuronal Ubiquitin Pathways , Navarrabiomed; Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia,; Ondare Eraiki Buruzko Ikerketa Taldea (GPAC), Polymers and Soft Matter Group, Diseinu Berrikuntza Zentroa, NOR Ikerketa Taldea, Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldea (GPAC), Transcriptional Networks in Cancer and Immunity, Hitz Zentroa, Ikasgaraia, Fisioklima, Fitoplankton laborategia, Basque Sustainable Pharmacy and Biotherapy, GIZAPRE, Cell Signaling Lab, NanoBioCel Lab, Robotics and Automation Research Group, ELeBILAB, AZTI, Ideolit, Akustika taldea,, Mousike ikerketa taldea, Encuentros. Cultura y sociedad en la Historia, MIRCo, Gogo Elebiduna, T4BSS, Berrikuntza, Antolaketa Ereduak eta Pertsonen Estrategia ikerketa-taldea, GRAPHA...
Jakintza-arloak: Soziolinguistika, Pedagogia, Hezkuntza, Medikuntza, Biomedikuntza, Zientzia Teknologikoak, Bioteknologia, Bizitzaren Zientziak, Soziologia, Filosofia, Arte eta Letren Zientziak, Geografia, Historia, Lurra eta Espazioaren Zientziak, Hizkuntzalaritza, Zientzia politikoak, Zuzenbidea, Fisika, Genetika, Musika,, Literatura, Biokimika, Biologia Molekularra, Arkeologia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia, Filologia...

Ekarpen guztiak webgunean, Txiotesiaren atalean, biltzen ari gara apurka apurka eta orain epaimahaiak erabakiko du nortzuk diren irabazleak. Gogoratu, Bi irabazle izendatuko direla: Idatzizko #txiotesirik onena (400 €) eta Ikus-entzunezko #txiotesirik onena (400 €).