Ainhoa Latatu Nuñez: «Jauzi digitalean euskara erdigunean jartzea behar-beharrezkoa da»
2026ko irailaren 22a

Teknologia digitalak gure gizarteko txoko guztietara iristen ari diren honetan, hizkuntzen bizitasuna neurtzeko eta hartan eragiteko, ezinbestekoa da erabilerari hainbat ikuspuntutatik erreparatzea, baita digitaletik ere. UEUren ustetan, testuinguru digitalean (ere) euskara sustatuko duten aditu eta arituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du «Euskara eta Digitalitatea» online graduondokoak. Matrikulatzeko azken egunak direla baliatuz, bertako zuzendariak, Ainhoa Latatu Nuñezek eman dizkigu formazio honen xehetasun gehiago.