54. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik

2025eko abenduaren 1a

54. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik

2026an Udako Ikastaroen ekitaldi berria eskainiko dugu eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdia ireki dugu. Azken urteotako dinamika jarraituz, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri.

UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.

Topaketa edo Jardunaldia proposatu nahi duzula? Hona argibideak.

>> Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2026ko ekainaren 8tik uztailaren 10era (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).

  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea baloratu daiteke).

  • Formatuak: jardunaldi, topaketa edota biltzarrak (ez dira bideratuko ikastaro, formazio edo trebakuntza saioak).

  • Iraupena: egun bat edo bikoak.

  • Hizkuntza: euskara.

  • Antolaketa: jarduera gauzatu bitarteko antolaketako urratsak Udakoen antolaketa lantaldeak gidatuak dira eta jardueraren antolatzailearekin batera adosten dira.

>> Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2025eko abenduaren 1etik 2026ko urtarrilaren 31ra arte (biak barne).

  • Inprimakia: proposamena bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: UI54 formularioa.

  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta martxoaren hasierarako erantzuna emango da.

  • Lehentasuna daukate UEUren Sailek eta Bazkideek proposatutako jarduerek.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

Kontaktua:
Irati Iciar Madinabeitia (Udako Ikastaroen arduraduna)
+34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus