Arduradun izendatu berri naute: orain nola?

Aurkezpena
Ikastaroaren datak: azaorak 4 eta 11
Tailer honetan, ardura, koordinazio edo zuzendaritza izendapen berri baten aurrean sortzen diren zalantza, kezka eta ez-jakintasunei aurre egiteko abileziak eta tresnak landuko dira.
Ardura berriak nola eragiten digun ausnartuko dugu eta senti dezakegun nahasmendu eta beldurrei aurre egiteko propio ditugun abileziez arituko gara.
Kudeaketa eragile bat aurrera eraman ahal izateko tresna desberdinak ikusi ahal izango dira eta hauek modu eraginkor baten erabiltzeko trebetasuna landuko da.
Irakasleak
Helburuak
• Norberaren gaitasunaz jabetu.
• Lidergotza eraginkor baten funtsak aztertu.
• Arduradun eta bideratzaile izateko tresnak bereganatu.
Edukiak
1. Arduradun jabetza
• Lidergotza estiloak
• Komunikatzeko moduak
• Motibazioa iturriak eta eraldaketa
• Ekipoen norakoak: sistemak eta rolak
• Konfidantza
2. Kudeaketa eraginkorrerako tresnak
• Delegatu: nori eta nola
• Komunikazio eraginkorra
• Gatazken kudeaketa: elkarrizketa zailak aurrera eraman
• Lana eta denboraren kudeaketa
• Abilezia emozionalak
3. Ahalduntzea
• Nire plan pertsonala
Metodologia
Tailer praktiko moduan burutuko da: bibentziala, parte hartzailea eta dinamikoa.
Bizipeneko metodologian oinarriturik, partaideak errekurtso berriaz jabetu eta egunerokotasunerako erabilgarri izan daitezken tresna berriekin trebatzeko aukera izango dute.
Nori zuzenduta
Arduradun lanak egiten dituen edonorentzat dago zuzendua. Arduradun izateak sortzen dituen kezkak eta zalantzak erantzun al izateko bideak ikasi nahi dituenentzat.
Jakintza-arloak
JARDUERA GEHIAGO
Ikergazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz (2025)
2025-05-28
Bilbo - Euskalduna Jauregia
Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin.
2025-06-13
Eibar - Markeskoa Jauregia