Kostako basa-bizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa inter-marealean.

Hasiera - Bukaera data: 2016ko uztailaren 22a - 2016ko uztailaren 24a (Ostiraletik igandera)
Tokia: Hainbat toki
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-19:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 24
Matrikula-epearen hasiera: 2016ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2016ko uztailaren 10a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Biologiako zein ingurugiro zientzien ikasketetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie teknika molekularrei eta laborategiko beste lanei. Horren ondorioz, biologo gazteek maiz hutsune handiak izaten dituzte mendiko lanak egiteko eta basabizitza ezagutzeko. Horrek, gainera, hainbat lanpostuetarako atea ixten die. Ikastaro honen helburua hutsune horiek betetzen hastea da. Horretarako, 3 egun (uztailaren 22tik 24ra) emango ditugu kostako gune bat miatzen. Lehenik, ikastaro teoriko bat izango dugu gai orokorren inguruan jakitun izateko, eta gero, marea goian eta behean bi irteera praktiko egingo ditugu kostaldera.

Ikastaro honi 40 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Ikastaro honek Getariako Udalaren laguntza dauka.

Irakasleak

Helburuak

  1. Kostako lan naturalistikoetan trebatzea, natura interpretatzen ikasiz.
  2. Euskal kostaldeko basabizitzaren dibertsitatea ezagutzea.
  3. Itsas basabizitzaren azterketan maiz erabiltzen diren metodoak esperimentatzea.
  4. Itsas basabizitzaren kudeaketak dituen arazo eta erronka berrien inguruan gogoeta egitea.

Edukiak

  1. Sarrera orokorra: euskal kostaldeko biodibertsitatea, ekologia eta kontserbazioa (Getaria, 1. Eguna).
  2. Marearteko irteera (Zumaia, 2. eguna, goiza).
  3. Marearteko fauna eta floraren identifikazioa eta ikerketa (Getaria, 2. eguna, arratsaldea).
  4. Gune neritikoko fauna eta floraren identifikazioa eta ikerketa (Hondarribia, 3. eguna, goiza)
  5. Gune neritikora irteera: urpean eta txalupan (Hondarribia, 3. Eguna, arratsaldea)

Metodologia

Ikastaroaren hasieran, itsasoko kostaldearen ekologiaren testuingurua azalduko zaie ikasleei, modu honetan ekosistemaren eragile garrantzitsuenen (fisikoen, kimikoen, espazialen eta tenporalen) azalpenak jasoko dituztelarik. Ikastaroa irteera praktikoekin ornituko da, non, batetik, gune inter-marealeko fauna eta flora aztertuko dugun (marea behean denean), eta bestetik, betaurrekoekin eta aletekin gune neritikoko fauna aztertzen saiatuko gara.

Balio erantsi moduan, kostaldeko inpaktu maila ezberdineko bi ekosistema izango dira bisitatuko ditugunak, eta eragin honen ondorioak aztertuko ditugu.

Nori zuzenduta

Kostaldeko ikerketa floristiko, faunistiko zein ekologikoetan interesatuta dauden biologia zein ingurumen zientzietako ikasle edo lizentziatuak. Ez da aparteko ezagumendurik behar, baina bai gune malkarretan ibiltzeko ohitura eta alde-aldeko sasoia. Gainera, partaide bakoitzak ezinbestekoa du oinarrizko materiala eramatea (aletak, betaurrekoak, tuboa, neopreno edo likra...).

Ikastaroaren antolaketa dela-eta (ostatua, garraioa, praktikak...), gehienez 15 pertsona onartuko dira.

Jakintza-arloak