Umorea hezkuntzan estrategia gisa

Aurkezpena
Ikastaroa larunbatetan da: martxoaren 5ean eta 12an, 9:00etatik 14:00etara.
Umoreak funtzio asko ditu: bizitza erlatibizatzeko balio du, estresa kudeatzeko aproposa da, bizitzari zentzua topatzeko baliagarria da, erlazioak sustatzen ditu, arazoei aurre egiteko makulu eraginkorra da, ondo pasatzeko iturri agorrezina da, ikasteko pizgarri baliotsua eta lanerako giro positiboa sortzeko tresna da, besteak beste. Ikastaro honetan umoreari gure bizitzan tartea egiteak zer-nolako abantailak ekartzen dizkigun ikusiko dugu, eta egunerokoan nola landu dezakegun ikasi. Hortik abiatuz, ikasgelan umorea estrategia bezala erabiltzeak zer-nolako garrantzia duen aztertuko dugu, eta horiek praktikara eramateko estrategia eta ariketak ezagutuko ditugu.
Irakasleak
Helburuak
- Umorearen garrantziaz jabetzea.
- Umorea pertsonalki naiz irakasle bezala ikasgelan erabiltzea erabilgarria dela ikustea.
- Ikasgelan erabiltzeko baliabideak eskaintzea: erreferentziak eta ariketak.
Edukiak
- Umorea. Zer den, garrantzia, abantailak, funtzioak.
- Gure bizitzan umoreari tokia egin.
- Umorea hezkuntzan. Zertarako, abantailak, ildoak.
- Ikasgelan umorea nola erabili.
Metodologia
Ikastaroa batez ere praktikoa izango da, baina gaia kokatzeko oinarrizko teoria eta bibliografia ikusiko dugu. Alde praktikoa batez ere ariketen bidez, bideo eta beste euskarrien bidez eta norberaren esperientziak partituz bideratuko dugu.
Nori zuzenduta
Irakasle eta hezitzaileei.