Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza.

Hasiera - Bukaera data: 2014ko uztailaren 16a - 2014ko uztailaren 17a (Asteazkena-Osteguna)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko maiatzaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko uztailaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Ikastaro honek literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak komikiaren artera hurbiltzea du helburu nagusi, betiere komikigintzaren eta literaturgintzaren arteko zubi-lana gogoan izanda. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:

Lehenik, komikiaren inguruko ezagutza orokor zenbait eskainiko dizkigute alorreko adituek (komikiaren narrazio-teknikak, komikiaren bilakaera historikoa...).

Bigarrenik, komikigile eta gidoigileek bere obraren eta jardunaren inguruan hitz egingo digute, ekarpen horiek irakurtzeko eta interpretatzeko informazio gehiago izateko.

Hirugarrenik, komikia lantzeko proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dizkigute literatura-irakasleek.

Koordinatzaileak

  • Amaia Serrano Mariezkurrena
  • Iratxe Retolaza Gutierrez

Irakasleak

Helburuak

Komikigintzaren eta literaturaren arteko zubi-lan horretan sakontzeko, honako hiru gaitasun hauetan trebatzea du helburu ikastaroak:

  • Komikigintzaren narrazio-teknikak, estetikak eta kodeak ezagutzea.
  • Literatura testuen eta komiki-lanen arteko zubiak egiten trebatzea.
  • Komikiaren irakurketan eta irakurketa literarioan gaitzea, bi arte adierazpideen arteko aldeak zein antzekotasunak gogoan izanda.

Metodologia

Hiru saio mota egongo dira ikastaro honetan: batetik, komikiaren teoriaz jabetuko gara, betiere adibide jakin batzuk oinarritzat hartuz; bestetik, artista jakin batzuekin solasean aritzeko aukera izango dugu, haien esperientziaren berri izan, eta haien jardunaren inguruko elkarrizketa sustatuz; eta azkenik, saio praktikoagoak izango ditugu, komikien irakurketa eta irakurketa literarioa jorratzeko.

Bestalde, parte-hartzaileei material osagarria banatuko zaie ikastaroan zehar, literaturaren irakaskuntzan komikia lantzeko baliabide zenbait eskuragarri izateko.

Nori zuzenduta

Literaturazale oro, literatura-irakasleak, komikizaleak.

Jakintza-arloak