Euskara eta kirola: euskara sustatzeko eredu eta baliabideak.

Hasiera - Bukaera data: 2013ko uztailaren 22a - 2013ko uztailaren 23a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko uztailaren 15a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Kirola euskara sustatzeko tresna ezin hobea izan liteke. Tamalez, behar bezala landu gabeko esparrua da. Hori dela eta, kirolaren bidez euskara sustatzeko eredu eta baliabideak eskainiko dituen gogoeta gunea bultzatu nahi dugu.

Azken helburua, kirolean euskararen benetako erabilpenari dagokion ereduak jaso eta proposamen zehatzak biltzea izango da, kirol eremuan diharduten profesional eta boluntario guztiek lanerako eredu eta tresna praktikoak jaso ditzaten.

Azken buruan, ikastaroaren ondorioekin kirol federazio eta elkarteetan euskara sustatzeko oinnarrizko dekalogo edo agiri bat sortzea.

Irakasleak

Helburuak

  • Kirolean euskaraz aritzeko ereduak bildu eta ezagutzea.
  • Kirola eta euskararen arteko harremanaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
  • Kirolean euskaraz aritzeko proposamenak lantzea.
  • Euskara sustatzeko kirolaren potentziala aztertzea.

Edukiak

  • Euskara kirolaren bidez sustatzeko esperientziak.
  • Kirol elkarte eta federazioetan euskararen presentzia.
  • Kirol kazetaritza eta euskara.
  • Kirolari, entrenatzaile eta agintarien harremana euskararekin.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa.

Talde txikietan hausnarketa bultzatuko dira eta mahai inguruak egingo dira.

Nori zuzenduta

Kirolean euskara sustatzeko baliabideak ezagutu eta landu nahi duen pertsona orori zuzendua: kirolariak, entrenatzaileak, kirol elkarte eta federazioetako arduradunak, udaletako euskara eta kirol arduradunak, gurasoak…

Jakintza-arloak