Antzerkigintza "Umorez bizitzeko bide bat"
Hasiera - Bukaera data: 2013ko martxoaren 16a - 2013ko martxoaren 23a (Larunbatak)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 9:30-13:30/15:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 14
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko otsailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko martxoaren 11

Aurkezpena
Ikastaroa larunbatetan (martxoaren 16an eta 23an) izango da, goiz eta arratsaldez.
Ikastaro honekin pentsamendu baikorra eta sortzailea bultzatzen dugu. Sormen kolektiboko eta komunikatzeko modu bat sortuz.
Enpatia eta gatazkak konpontzeko abileziak garatuz.
Ikastaroa, era praktikoan planteatzen dugu, hau da, baliabide ezberdinak erabiliz, eta antzerki-teknikaz baliatuz.
Helburu nagusia plazeretik abiatuta eta jolasaren bidez, talde-estrategiak, sormena eta komunikatzeko aukera bultzatzea da.
Irakasleak
Helburuak
- Norbere ezagutzatik abiatuz, besteak ezagutzeko eta errespetatzeko bideak eraikitzea, bizitzarako baliabideak aberastuz eta erabakiak hartzeko zein gatazkak konpontzeko konpetentziak eskuratuz.
- Komunikazio-bide ezberdinen bidez sormena bultzatzea.
Edukiak
- Pertsonaiak, gatazka, espazio eta denbora, erritmoa, gaia, gatazkaren ebazpena, entzumena, errespetua, norbere eta bestearen kontzientzia…
- Sormenen behaketarako estrategiak.
- Gatazkak konpontzeko teknikak.
- Komunikazioa gerta dadin oinarrizko arauak eta egiteko moduak: entzutea, errespetua…
Metodologia
Ikastaroa, era praktikoan planteatzen dugu, hau da, baliabide ezberdinak erabiliz, eta antzerki-teknikaz baliatuz.
Nori zuzenduta
Alai bizi nahi duen edozeini.