Ikas-egoerak eta Wikikasi: aurkezpena eta tailer praktikoa

Aurkezpena
Wikikasi proiektua Euskal Wikilarien Elkarteak eta Talaios Kooperatibak martxan jarritako ekimena da, eta wikimedia darabilten ikas-egoera libreak sortzea eta irakasleei eskaintzea du helburu. Hezkuntzarako baliabide hauek, Bigarren Hezkuntzako gazteei daude zuzendurik eta, horien asmoa, gai eta proiektu desberdinen lanketa oinarri hartuz, wikimediak eskaintzen dituen tresnak erabili eta horiek elikatu eta erabiltzea da. Ikas-egoera horietako bakoitzean, irakasleak horiek ikasgelan martxan jartzeko beharrezko dituen bitarteko guztiak daude eskuragarri: proiektuaren justifikazioa, helburuak, azken ekoizpenaren azalpena, konpetentziak, ebaluazio irizpideak, ebaluazio tresnak... Zuzenean erabiltzeko prest daude. Saio honen bitartez, Wikikasi proiektuaren xehetasun guztiak aurkeztuko dira, proiektuaren nondik norakoak azalduz eta klasean erabilera egoki bat egiteko gidalerroak eskainiz. Bestalde, aurkeztutako bi ikas-egoeren inplementazioa burutuko dugu, eredu bezala. Zehazki, Erronka Digitalak eta Euskalgintza izeneko ikas-egoeren aurkezpenak eta praktikak egingo ditugu, Badalabekin batera landutako proiektuak.
Bukatzeko, Nora Salbotxen liburuaren aurkezpena egingo da:
Irakasleak
Helburuak
- Wikikasi erakutsi eta bere erabilgarritasuna aurkeztu.
- Ikas-egoeren antolaketa eta azalpena.
- Orain arte landutako ikas-egoeren laburpena. Zein ekarpen egiten dituzte?
Edukiak
Aurkezpena:
- Wikikasi proiektuaren aurkezpena eta kokapena.
- Ikas-egoeren antolaketa eta azalpena.
- Ikas-egoeraren aurkezpena eta ikusgelarekin lotura.
- Jardueren aurkezpena eta praktika.
Nori zuzenduta
Irakasleei eta interesa duen edonori.