040 Irakurketa jakintzagai guztietan lantzeko estrategiak eta baliabideak Bigarren Hezkuntzan

Aurkezpena
Proiektu honen bidez irakasleek literaturaren balio pragmatikoa barneratzea lortu nahi da: besteren artean, izaten ikasteko konpetentzia lantzeko literatura egokitzat jotzen da hemen, testu literarioak berezkoa duen berezko mundu baten eraikuntzak ikaslearena berarena identifikatzen laguntzeko. Testu literarioko mundua identifikatzeko estrategia garatzean, subjektuaren deseraikitze prozesu baten bidez norberaren mundua auto-erregulatzeko (Colomer, 2009) gaitasuna garatzea posible delako tesia aintzat hartzen baita. Aldi berean, literatura ikaslearen barne-prozesu huts gisa hartu beharrean, ikasgelara eramatea eta ikaslearengandik kanporanzko prozesu bat bultzatzea: literatura norberaren kabutatik elkarreraginerako piezatzat bultzatuz.
Irakasleak
Helburuak
- Ikasleak testu literariora hurbiltzeko metodologia eta teoriak ezagutzea.
- Testuen ulermena hobetzeko ariketak diseinatzen trebatzea.
- Irakurketa izaten ikasteko konpetentzia garatzeko tresna gisa.
- IKTak irakaskuntzan baliatzeko gaitasuna garatzea.
- Ikasle bakoitzak, bere irakasgaiko testu literarioak balioan jartzea.
Edukiak
- Irakurketa prozesu autonomo, aktibo eta kontziente gisa.
- Literaturaren irakaskuntza-ikaskuntza metodologietarako hurbilketa.
- Literatur-testuen arrakastaren inguruan eta horretarako arrazoien inguruan hausnartzea.
- Irakurketa bultzatzeko metodologiak: ibilbide-literarioak.
- Literaturaren instrumentalizazio aukerak:
- IKTen erabilera gelan: literatura Interneteko mikro-testu gisa
- Irakurketa balioetan hezteko tresna gisa.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, maisu-masitrek ikasgelan irakurmena lantzeko estrategiak eskuratu eta baliabideak sortzeko aukera izan dezaten.
Nori zuzenduta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak