087 Material manipulatiboak Haur eta Lehen Hezkuntzan matematika lantzeko
Hasiera - Bukaera data: 2027ko urtarrilaren 13a - 2027ko otsailaren 17a (zehaztu gabe)
Tokia: Bizkaia-Zehaztu gabe
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a

Aurkezpena
Material manipulatiboen erabilera funtsezko tresna da matematikako kontzeptuen ulermena errazteko, arrazoiketa sustatzeko eta ikasleen aniztasunari erantzuteko. Prestakuntza honek ikasgelan hainbat baliabide manipulatibo nola integratu ikasteko ikuspegi praktiko bat eskainiko du, modu intentzionatuan izan eta ikaskuntza helburuekin lerrokatuta egon dadin.
Irakasleak
Helburuak
- Matematika manipulatiboen oinarri didaktikoak ezagutu eta matematikaren jakintzaren eraikuntzan duten eginkizuna ulertzea.
- Hezkuntza-etapa desberdinetako oinarrizko material manipulatiboak (zenbaki-txartelak, geoplanoak, 10 oinarriko blokeak, polikuboak, etab.) ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
- Materialak ikaskuntza-helburuen arabera hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak aztertzea.
- Sekuentziatutako jarduera manipulatiboak diseinatzea, ikasleei ikaskuntza konkretutik hasi eta abstraktura igarotzen laguntzeko.
- Jarduera manipulatiboetan ikasgelaren kudeaketak duen garrantziari buruz hausnartzea: espazioen antolaketa, taldekatzeak eta matematika-solasaldia.
- Prestakuntzan zehar landutako proposamen praktikoak ikasgelaren ingurune errealera bideratu edo eramatea.
Edukiak
- Didaktika manipulatiboaren oinarriak: zergatik laguntzen duen manipulazioak matematikak ulertzen.
- Material manipulatiboak eduki blokeen arabera: zenbakikuntza eta kalkulua, geometria, neurria, erlazioak eta aldaketaK, eta estatistika.
- Irakaslearen eginkizuna eta rola ikaskuntza prozesuaren gidari gisa.
- Jardueren sekuentziazioa: manipulaziotik hasi, adierazpenarekin jarraitu eta abstrakziora iritsi.
- Ikasgelaren kudeaketa praktikoa: materialen antolaketa eta erabilera efizientea, denboraren gestioa eta ikasleen taldekatzeak.
- Kasu praktikoak eta “mikroirakaskuntza” benetako material manipulatiboekin.
Metodologia
Ikastaroa presentzial motakoa izango da. Alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.