007 Ikasleak ahaldundu ikastetxeko proiektu eta erabakietan

Aurkezpena
Ikastaroak ikasleen parte-hartze aktiboa eta protagonismoa sustatzea du helburu. Ikasleek beren iritzia adierazteko, erabakiak hartzeko eta ikastetxeko ekimenetan modu arduratsuan parte hartzeko gaitasunak garatzea bilatzen du. Horretarako, autonomia, pentsamendu kritikoa eta elkarlana landuko dira, ikasleak beren ikaskuntza-prozesuaren eta komunitatearen eraldaketaren eragile bihurtzeko. Ikastaroak hezkuntza-ingurune inklusibo, demokratiko eta kolaboratiboak eraikitzeko estrategiak eskainiko ditu.
Irakasleak
Helburuak
- Ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea, ikastetxeko proiektuetan eta erabakiguneetan duten rola indartuz.
- Ikasleen autonomia, autoeraginkortasuna, espiritu kritikoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea.
- Ikasleak beren ideiak, iritziak eta proposamenak modu arduratsu eta argumentatuan adierazteko prestatzea.
- Hezkuntza-ingurune inklusibo eta elkarlanekoa sustatzea, komunitateko kideen arteko harremanak eta konpromisoa indartuz
Edukiak
- Autonomia, autoeraginkortasuna eta erabaki propioak hartzea bezalako funtsezko kontzeptuak aztertzea, eta horiek ikasleen garapen pertsonalean eta akademikoan duten garrantzia lantzea.
- Erabaki argudiatuak hartzeko estrategiak eta baliabideak eskaintzea, testuinguru akademiko zein pertsonaletan aplikatzeko.
- Ikasleen ekimena eta parte-hartzea sustatzeko metodologiak ezagutzea, proiektu eta zereginetan protagonismo handiagoa izan dezaten.
- Pentsamendu sortzailea eta lankidetza-tresnak garatzea, arazo ekosozialei aurre egiteko eta erronka berriei erantzun berritzaileak emateko.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.