018 Irakurketa arlo guztietan lantzeko estrategiak eta baliabideak Lehen Hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2027ko martxoaren 3a - 2027ko apirilaren 20a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a
018 Irakurketa arlo guztietan lantzeko estrategiak eta baliabideak Lehen Hezkuntzan

Aurkezpena

Irakurtzea ez da kontu erraza eta arlo guztiak zeharkatzen ditu. Eta arlo guztiek zeharkatzen dute irakurketa.

Helduok, zenbaitetan, irakurtzea zaila dela ahaztu dugu eta bidean haur eta gaztetxoak nola lagundu behar ditugun hausnartzea ezinbestekoa da.

Irakasleak

Helburuak

  • Lehen Hezkuntzako arloetan irakurmena lantzeko estrategiak garatzea.
  • Irakurmenak Lehen Hezkuntzako arlo guztiak zeharkatzen dituela ohartzea eta zehar-lerro lekua ematea.
  • Egunerokoan irakurketa txertatzeko estrategiak eta aukerak ezagutzea.
  • Lehen Hezkuntzako arloetan irakurmena lantzeko baliabideak eskuratzea eta sortzea.

Edukiak

  • Irakurketa bitartekaritzaren koordenadak
  • Ulermenezko irakurketarekin laguntzeko estrategia errealak
  • Irakurketa arlo guztietan, nola?
  • Irakurketa liburuetatik haratago
  • Irakurketarako testuinguruak eta erremintak

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, irakasleek ikasgelan irakurmena lantzeko estrategiak eskuratu eta baliabideak sortzeko aukera izan dezaten.

Nori zuzenduta

Irakasleei orokorrean.

Jakintza-arloak