028 Geografia eta Historia berariazko hizkuntza eta testuak Bigarren Hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2027ko martxoaren 3a - 2027ko apirilaren 13a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a
028 Geografia eta Historia berariazko hizkuntza eta testuak Bigarren Hezkuntzan

Aurkezpena

Ikastaroak Historia eta Geografia ikasgaiei dagokien testuak lantzea du helburu, garaian garaiko testuen adierazgarritasuna ezagutu errealitatearen aurkezpen era ulertzeko. Garai historiko desberdinek historiaren eta geografiaren adierazkortasun eta adierazpen era desberdinak ahalbidetu dituzte, euskarri, iturri eta hiztegi desberdinen bidez. Horrela, testu horien irakurketa eta interpretazioa nola burutu/deszifratu behar den ezagutu nahi da, historia eta geografia arloen proiekzioa nola gauzatu izan den, edo gauzatzen den, ikasteko. Ildo beretik, informazioaren lehen eta bigarren mailako azterketak gauzatu nahi dira, datuen argitze zuzena burutu ahal izateko.

Irakasleak

Helburuak

  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak Geografia eta Historia arloari dagokion berariazko hizkuntzaren lanketa egiteko baliabide eta estrategiak ezagutzea eta praktikara eramatea.
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleak Geografia eta Historia arloari dagokion hizkuntza ebaluatzeko tresnak erabiltzea.

Edukiak

  • Geografia eta Historia arloko berariazko hiztegiaren irakaskuntza.
  • Geografia eta Historia arloko testu generoen eta hauen ezaugarrien irakaskuntza.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Jakintza-arloak