027 Natura Zientzietako jakintzagaiaren berariazko hizkuntzaren eta testuen lanketa Bigarren Hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2027ko martxoaren 3a - 2027ko apirilaren 13a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a
027 Natura Zientzietako jakintzagaiaren berariazko hizkuntzaren eta testuen lanketa Bigarren Hezkuntzan

Aurkezpena

Natura Zientzietako ikaskuntza ez da soilik kontzeptu zientifikoak barneratzea, baizik eta arlo horretako hizkuntza espezifikoa ulertzea eta erabiltzea ere bada. Ikastaro honen bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleek Natura Zientzietako hizkuntza akademikoa lantzeko estrategiak eta baliabideak ezagutuko dituzte. Halaber, testu zientifikoen ulermena eta ekoizpena sustatzeko metodologiak aztertuko dira, ikasleen komunikazio-gaitasuna eta ikaskuntza zientifikoa indartzeko. Azkenik, hizkuntza- eta testu-konpetentziak ebaluatzeko tresnak eta irizpideak landuko dira.

Irakasleak

Helburuak

  • Natura Zientzietako berariazko hizkuntzaren ezaugarriak identifikatzea eta ikasgelan lantzeko estrategiak ezagutzea eta praktikan jartzea.
  • Arloko hiztegi zientifikoa modu esanguratsuan irakasteko baliabide eta jarduera didaktikoak diseinatzea.
  • Natura Zientzietako testu-generoak eta haien ezaugarriak identifikatzea, irakaskuntza-prozesuan txertatzeko.
  • Ikasleen hizkuntza-konpetentzia zientifikoa ebaluatzeko tresnak eta irizpideak ezagutzea.
  • Hizkuntzaren lanketaren bidez, ikasleen ulermen zientifikoa eta komunikazio-gaitasuna sustatzea.

Edukiak

  • Natura Zientzietako berariazko hiztegiaren irakaskuntza: kontzeptuak, terminologia zientifikoa eta hiztegiaren lanketa didaktikoa.
  • Natura Zientzietako testu-generoen azterketa: azalpen-testuak, argudio-testuak, txosten zientifikoak eta haien ezaugarriak.
  • Testu zientifikoak ulertzeko eta sortzeko estrategiak: irakurketa, idazketa eta ahozko komunikazioa.
  • Natura Zientzietako hizkuntza ebaluatzeko tresnak, baliabideak eta ebaluazio-irizpideak.
  • Hizkuntza eta komunikazio konpetentzia zientifikoa ikasgelan garatzeko proposamen didaktikoak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, maisu-maistrek eskolan natur zientzietako testuen lanketa sustatzeko estrategiak eskura ditzaten.

 

Nori zuzenduta

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Jakintza-arloak