024 Ingurune arloaren berariazko hizkuntza eta testuak Lehen Hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2027ko martxoaren 3a - 2027ko apirilaren 13a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a
024 Ingurune arloaren berariazko hizkuntza eta testuak Lehen Hezkuntzan

Aurkezpena

Lehen Hezkuntzako Ingurune arloko berariazko hizkuntzaren lanketa izango da ardatz nagusia. Ikasleek arlo honetako kontzeptuak eta terminologia modu egokian erabiltzeko behar dituzten estrategiak eta baliabideak aztertuko dira. Horretarako, irakasleen esku-hartzea eta ebaluazio-prozesuak izango dira kontuan, ikaskuntza esanguratsua sustatzeko. Helburua da ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzea eta Ingurune arloko hizkuntza akademikoa modu eraginkorrean lantzea.

Irakasleak

Helburuak

  • Ingurune arloko berariazko hizkuntzaren lanketa egiteko baliabideak ezagutzea.
  • Ingurune arloko testu-generoak eta bakoitzaren ezaugarriak lantzeko proposamenak praktikan jartzea.
  • Berariazko hizkuntzaren erabilera sustatzeko jarduera eta metodologiak sustatzea.
  • Ingurune arloko ikaskuntzak ebaluatzeko tresnak eta ebaluazio motak diseinatzea.
  • Irakasleen eta ikasleen praktikan aplikatzeko baliabideak proposatzea.

Edukiak

  • Lehen Hezkuntzako irakasleek Ingurune arloko berariazko hizkuntzaren lanketa egiteko baliabide eta estrategiak.
  • Ingurune arloko kontzeptuak eta terminologia.
  • Ingurune arloko berariazko hizkuntzaren ebaluaziorako tresnak, baliabideak eta ebaluazio-irizpideak.
  • Ingurune arloko testuak ulertzeko eta sortzeko estrategiak: irakurketa, idazketa eta ahozko komunikazioa

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

 

Nori zuzenduta

Lehen Hezkuntzako irakasleak

Jakintza-arloak