078 Espazio digital libre, seguru eta feministak

Aurkezpena
Espazio digitala ezin da ongia eta gaizkiaren baitako termino dikotomizatuetan irakurri, konplexuagoa da. Espazio digitalaren baitako diskurtso zigortzaileak asko dira hezkuntza testuinguruetan eta feminismoaren izenean, eta oso ikuspegi mugatzailea eskaintzen digu horrek. Espazio digitala izan da subjektu minorizatuentzako ezinbesteko espazio askatzaile, identifikatzaile eta euskarri, eta balioan jarri behar da hori. Beraz, testuinguru digitala inguratzen duten hari ezberdinak begiratu behar ditugu, aukerak ikusik, arriskuak mugatu, eta estrategia feminista digitalak sortzeko
Irakasleak
Helburuak
- Espazio digitalaren inguruko diskurtso zigortzaileak alde batera uztea.
- Espazio digitalaren arnaslekuak identifikatzea.
- Segurtasun eta muga digital feministak ezagutzea.
- Praktika feminista digitalak ezagutzea.
Edukiak
- Espazio digitala ahalduntze, harreman eta ekintza kolektiborako gune gisa.
- Komunitate digital feministak eta subjektu minorizatuentzako arnaslekuak.
- Praktika feminista digitalak: zaintza, elkartasuna eta erresistentzia.
- Eduki digitalen sorkuntza eta parte-hartze kritiko eta eraldatzailea.
- Segurtasun eta autonomia digital feministak.
- Muga digital osasuntsuak eta ongizate digitala.
- Indarkeria digitalen prebentziorako eta erantzunerako estrategia kolektiboak.
- Estrategia feminista digitalen diseinua eta eguneroko bizitzan aplikazioa.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Irakasleak orokorrean