009 Krisi ekosozialaren erdian, zer egin dezakegu hezkuntzatik?

Hasiera - Bukaera data: 2027ko urtarrilaren 13a - 2027ko otsailaren 16a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a
009 Krisi ekosozialaren erdian, zer egin dezakegu hezkuntzatik?

Aurkezpena

Krisi ekosozialak gizarteko alor guztietan du inpaktua. Dena den, hezkuntza da arazo horri buruz kontzientzia hartzeko esparru nagusietako bat. Hezkuntza kulturaren transmisioaz eta egokitzapen sozialaz arduratzen da. Era berean, familiaren eta gizartearen arteko zubia da. Halaber, hezkuntzaren xedea ikaskuntza da. Ikaskuntza gaitasun kritikoa eta norberaren sormena sustatzearen bitartez garatzen da. Ikasgelan pentsamendu kritikoa lantzeak aukera ematen die ikasleei iritziak emateko, errealitatera egokitzeko, berrikuntza sustatzeko eta arazoak konpontzeko.

Irakasleak

Helburuak

  • Krisi ekosoziala aurkeztea.
  • Krisi ekosozialak eta honek hezkuntza-testuinguruan duen garrantzia ulertzea.
  • Ingurumen-kontzientzia eta kontzientzia soziala hezkuntzan integratzen duten estrategia pedagogikoen inguruan hausnartzea.
  • Hezitzaileak gaitzea ikasleen parte-hartze aktiboa eta arduratsua gai ekosozialetan sustatzeko.

Edukiak

  • Krisi ekosozialei buruzko egungo adibideak aztertzea, haien kausak eta ondorioak ulertzeko.
  • XXI. mendeko erronkak ulertzeko ingurumen-hezkuntzaren oinarriak.Hezkuntza ekosoziala hainbat diziplinatan integratzeko metodoak.
  • Hezkuntza ekosoziala ikuspegi berritzaileak aurkeztea.
  • Ingurumen- eta gizarte-gaietan ikasleen parte-hartzea areagotzeko estrategiak.
  • Eskolako proiektu ekosozialak diseinatu eta gauzatzeko orientabideak.

Metodologia

 

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Irakasleei orokorrean.

Jakintza-arloak