076 Irakaskuntza partekatua garatzeko estrategiak: hizkuntza indartzeko irakaslea gela arruntean

Aurkezpena
Ikastaro honek bilatzen du irakasleei irakaskuntza partekatua modu eraginkorrean ulertu, diseinatu, garatu eta ebaluatzeko beharrezko oinarri teoriko eta praktikoak eskaintzea, hizkuntza indartzeko irakaslearen esku-hartzea gela arruntean ikuspegi inklusibo batetik txertatzeko. Horretarako, irakaskuntza partekatuaren printzipioak, eredu nagusiak eta arrakasta-baldintzak aztertuko dira, baita hezkuntza inklusiboarekin eta hizkuntzaren garapenarekin duten lotura ere. Ikastaroan zehar, hizkuntza-helburuak eta curriculum-edukiak modu bateratuan planifikatzeko estrategiak landuko dira, irakasleen arteko lankidetza eta plangintza partekatua sustatuz. Era berean, parte-hartzaileek beren testuinguru profesionalera egokitutako jarduera, saio eta proposamen didaktikoak diseinatzeko aukera izango dute, hausnarketa pedagogikoa, esperientzien trukea eta praktika errealen analisia oinarri hartuta.
Irakasleak
Helburuak
- Irakaskuntza partekatuaren oinarri teoriko eta pedagogikoak ulertzea.
- Irakaskuntza partekatuaren eredu nagusiak eta haien aplikazio-aukerak ezagutzea, horietako bakoitzean irakasle eta profesional ezberdinek izan ditzaketen zereginak irudikatuz.
- Irakasleen arteko lankidetza eta plangintza partekatua sustatzeko praktiken adibide errealak ezagutzea eta aztertzea.
- Norbere eskolaren eta praktika pedagogikoaren gaineko gogoeta sustatzea eta hobekuntza-proposamenak egitea.
- Irakaskuntza partekatuak praktika inklusibo gisa eskaintzen dituen aukerak eta abantailak identifikatzea, ikasle guztiengan duen inpaktua aztertuz.
- Hizkuntza indartzeko irakaslearen rola gela arruntean indartzea, ikuspegi inklusibo batetik.
- Hizkuntza garapena eta curriculum-edukiak batera lantzeko estrategiak ezagutzea.
- Irakaskuntza partekatuko saio eta proposamen didaktikoak diseinatzeko eta ebaluatzeko tresnak ezagutzea eta erabiltzea.
Edukiak
- Irakaskuntza partekatuaren jatorria, kontzeptua, oinarriak eta arrakasta-baldintzak.
- Irakaskuntza partekatuko eredu nagusiak, irakasle ezberdinen rolen definizioa eta horren guztiaren aplikazioa hezkuntza-testuinguruetan.
- Irakaskuntza partekatuak hezkuntza inklusiboari egiten dion ekarpena, ikasleen aldetik zein irakasleen lankidetzatik.
- Hizkuntza indartzeko irakaslearen eginkizuna gela arruntean.
- Hizkuntza-helburuen eta curriculum-edukien planifikazio bateratua.
- Irakaskuntza partekatuko proposamen didaktikoen diseinua eta ebaluazioa.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Irakasleak orokorrean