059 Literatur testuen bidez ahozko gaitasuna garatzeko estrategiak Haur eta Lehen Hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2027ko urtarrilaren 13a - 2027ko otsailaren 16a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a
059 Literatur testuen bidez ahozko gaitasuna garatzeko estrategiak Haur eta Lehen Hezkuntzan

Aurkezpena

Literatur testuak palanka ederra izan daitezke ahozko gaitasuna garatzeko. Betiere, komunikazio ekintzaren atmosfera eta testuingurua ondo josteko gai baldin bagara. Literatur testuen ezagutza eta berauek ondo erabiltzeko aukerak aztertzea oso lagungarria izan daiteke. Horretara dator ikastaro hau.

Gainera, ezin ahaztu literatur testuekin gozatzeko zenbaitetan oztopo izaten den ulertzeko gaitasuna, edota, irakurtzeko zailtasunak edota gogo eza. Horren aurrean ere, ahozko komunikazio ekintzak oso lagungarriak izan daitezke.

Irakasleak

Helburuak

  • Askotariko literatur testuak ezagutzea
  • Genero guztietako literatur testuetara heltzeko bideak ezagutzea
  • Testu desberdinak komunikazio ekintzarako prestatzea
  • Komunikazio ekintzaren printzipioak berreskuratzea

Edukiak

  • Genero literarioak eskolan. Ba al dago guztientzat?
  • Haur Gazte Literatur Bibliografia eguneratuak
  • Literatura eta ahozko gaitasuna
  • Irakurtzea eta ulertzea. Nor-nori-nork?

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, irakasleek institutuan irakurtzeko ohitura eta irakurzaletasuna sustatzeko estrategiak eskura ditzaten.

Online izan arren, gertutasuna eta ahozko komunikazioa bultzatzeko trikimailu guztiak martxan jarriko ditugu ikastaroaren helburuekin ahalik eta koherenteen bidaiatzeko.

Nori zuzenduta

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak eta LHko teknikariak

Jakintza-arloak