023 Matematika interaktiboak
Hasiera - Bukaera data: 2027ko urtarrilaren 13a - 2027ko otsailaren 16a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a

Aurkezpena
Ikasleen parte-hartze aktiboa eta ikasgelaren kudeaketa egokia funtsezko elementuak dira matematikaren ikaskuntza errazteko. Prestakuntza honek estrategia, baliabide eta proposamen praktikoak eskainiko ditu ikasgelako dinamika parte-hartzaileagoak sortzera bideratuta, matematika-klaseetan arrazoiketa, komunikazioa eta ikasleen inplikazioa sustatuz.
Irakasleak
Helburuak
- Irakasleak ikasgelako matematika elkarrizketetan gidari gisa duen eginkizuna ulertzea.
- Ikaskuntza soziokonstruktibistak matematikako gaitasunen garapenean dituen onurak ulertzea.
- Ikasle guztien parte-hartzea eta inplikazioa erraztuko duten ikasgela kudeatzeko estrategiak eta dinamikak ezagutzea.
- Irakasleen berezko praktikaz hausnartzea, ikasgelako benetako kasuetatik abiatuta.
- Prestakuntzan zehar landutako proposamen praktikoak ikasgelaren ingurune errealera bideratu edo eramatea.
Edukiak
- Ikuspegi soziokonstruktibista: aurkikuntza gidatua, manipulazioa eta matematika-solasaldia.
- Konpetentzia matematikoak garatzeko jarduera aberatsak, problemen ebazpena edo arrazoiketa esaterako.
- Ikasgela kudeatzeko dinamikak: taldekatzeak, lan-giroa eta parte-hartzearen kudeaketa.
- Saioa dinamizatzeko tresnak eta baliabideak: ideiak amankomunean jartzea, pentsatzeko errutinak eta arbela edo euskarri bisualen erabilera.
- Ikasgelako benetako kasuen analisia eta irakasleen nahiz ikasleen arteko elkarrekintzarako praktika onak.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.