050 IDU ikuspegia: ikasle etorri berrien irakaskuntza-ikaskuntza irisgarria lortzeko bidea

Aurkezpena
Ikastaro honen jomuga da irakasleei Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren (IDU) ikuspegia ezagutaraztea eta ikasle etorri berrien irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak irisgarriagoak, malguagoak eta inklusiboagoak bihurtzeko tresna teoriko eta praktikoak eskaintzea. Horretarako, ikasle etorri berrien ezaugarriak, behar linguistikoak, kulturalak eta sozioemozionalak aztertuko dira, aniztasuna hezkuntza-komunitatea aberasten duen elementu gisa ulertuz. Ikastaroan zehar, IDUren printzipioak curriculumaren plangintzan, jardueren diseinuan eta ebaluazioan txertatzeko estrategiak landuko dira, ikaskuntzaren pertsonalizazioa eta ikasle guztien parte-hartze aktiboa sustatzeko. Era berean, ikasleen agentzia eta autonomia indartuko dituzten irakaskuntza-proposamenak diseinatzeko irizpideak landuko dira, ikaskuntza-esperientziak ikasleen interes, gaitasun eta behar desberdinetara egokituz. Azkenik, parte-hartzaileek beren testuinguru profesionalera egokitutako proposamen didaktiko irisgarriak diseinatuko dituzte, hausnarketa pedagogikoa eta praktikan oinarritutako hobekuntza-prozesuak sustatuz.
Irakasleak
Helburuak
- Ikasle etorri berrien ezaugarriak, behar linguistikoak, kulturalak eta sozioemozionalak ulertzea, hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik.
- Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren (IDU) oinarri teorikoak eta hiru printzipio nagusiak ezagutzea, eta horien aplikagarritasuna ulertzea.
- Ikaskuntzaren pertsonalizazioa sustatuko duten estrategia didaktikoak diseinatzea, ikasleen interes, gaitasun eta behar desberdinei erantzuteko.
- Hezkuntza-esparruan indarrean dagoen marko normatiboa ezagutzea, inklusioari, ikaskuntzaren pertsonalizazioari eta IDUri dagokienez..
- Irisgarritasun kognitiboaren printzipioak ezagutzea eta hura errazteko erramintak eskuratzea.
- Hizkuntza-oztopoak eta kultura-aniztasuna kontuan hartzen dituzten irakaskuntza eta ebaluazio-proposamen irisgarriak garatzea.
- IDU ikuspegia baliatuz, ikasle guztien parte-hartzea, motibazioa, autonomia eta ikaskuntza sustatuko dituzten jarduerak eta ikaskuntza-egoerak diseinatzea.
- Norberaren praktika profesionala modu kritikoan aztertu eta IDU ikuspegitik hobekuntza-proposamenak formulatzea.
Edukiak
- Ikasle etorri berriak hezkuntza-sisteman: ezaugarriak, beharrak, erronkak eta hezkuntza inklusiboaren ikuspegia.
- Hezkuntza inklusiboaren markoa: definizioa, mitoak eta gakoak.
- Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU): jatorria, oinarri teorikoak eta hiru printzipio nagusiak.
- Ikaskuntzaren pertsonalizazioa, irisgarritasun kognitiboa eta ikasleen agentzia sustatzeko estrategiak.
- Hezkuntza arloko legedi esparrua: nazioarteko erabakiak, hezkuntza-legeak, dekretuak…
- Hizkuntza- eta kultura-aniztasunari erantzuteko estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak.
- Ikasgelako aplikazio praktikoa: IDU ikuspegian oinarritutako ikaskuntza-egoeren diseinua, hausnarketa profesionala eta praktika inklusiboen hobekuntza.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.