038 Hizkuntza maila desberdina dituzten ikasle etorri berriak gelan: estrategiak eta egokitzapenak

Aurkezpena
Gaur egun ikasgela gehienek aniztasun linguistiko handia dute, eta horren barruan, hizkuntza maila oso desberdina duten ikasle etorri berriak topatzea gero eta ohikoagoa da, bai Haur eta Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan. Ikastaro honek irakasleei prestakuntza praktiko eta aplikagarria eskaini nahi die, egoera horiei modu egoki eta inklusiboan erantzuteko. Horretarako, Hizkuntzen Tratamendu Integratuaren (HTI) eta ikuspegi eleaniztunaren printzipioetan oinarrituko da, input ulergarria eta aldamiaje linguistikoko (scaffolding) estrategiak, metodologia aktibo eta kooperatiboak eta ebaluazio formatiboko tresnak landuz. Amaieran, parte-hartzaileek beren ikasgelan zuzenean aplikatzeko moduko egokitzapen edo jarduera didaktiko baten proposamena diseinatuko dute.
Irakasleak
Helburuak
- Ikasgelan hizkuntza maila desberdina duten ikasle etorri berrien behar komunikatibo eta akademikoak identifikatu eta ulertzea.
- Komunikazio argi eta sinplea (input ulergarria) eta aldamiaje linguistikoko (scaffolding) estrategiak erabiltzeko gaitasuna garatzea.
- Material eta jarduera didaktikoak hizkuntza-maila desberdinetara egokitzeko irizpideak ezagutu eta praktikan jartzea, Hizkuntzen Tratamendu Integratuaren (HTI) eta pedagogia eleaniztunen ikuspegitik.
- Talde-lana eta lankidetza pedagogikoa sustatzeko estrategiak ezagutzea eta praktikatzea, ikasle etorri berrien integrazio linguistiko eta soziala bultzatzeko.
- Ikasleen ulermena, parte-hartzea eta aurrerapena ebaluatzeko tresna formatiboak erabiltzea.
- Norberaren praktika didaktikoa hausnartzea, ikasgelaren hizkuntza-aniztasunari ikuspegi inklusibo batetik erantzuteko.
Edukiak
- Hizkuntza eta komunikazio egokitua.
- Eguneroko hizkuntzaren eta hizkuntza akademikoaren arteko bereizketa, bigarren hizkuntzaren jabekuntzaren oinarrietan abiatuta.
- Input ulergarria eta aldamiaje linguistikoko (scaffolding) estrategiak, edukiak hizkuntza-maila desberdinetara egokitzeko.
- Ikasle etorri berrien hizkuntza maila desberdinetara egokitzapenak.
- Hasierako hizkuntza-mailaren identifikazioa eta jarraipena denboran zehar.
- Curriculum-edukien eta materialen egokitzapena hizkuntza-maila desberdinetarako, arlo ez-linguistikoetan hizkuntza integratuz.
- Metodologia inklusiboak eta aktiboak.
- Talde-lan kooperatiboa eta ikaskideen arteko laguntza, integrazio linguistiko eta soziala bultzatzeko.
- Ikasleen errepertorio linguistiko eta kulturala baliabide gisa aintzat hartzen duten estrategiak.
- Rol-playing eta simulazio bidezko jarduerak, hizkuntza egoera errealetan praktikan jartzeko.
- Ikasgelan aurrera eramateko jarduera praktikoak.
- Jarduera edo egokitzapen didaktiko baten diseinua, kasu praktikoetan oinarrituta.
- Ulermena, parte-hartzea eta aurrerapena ebaluatzeko tresnak: behaketa-txantiloiak eta autoebaluazioa.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.