030 Irakurzaletasuna eta irakurtzeko ohitura lantzeko estrategiak eta baliabideak Lehen Hezkuntzan

Aurkezpena
Haurrak txikiagoak direnean hizkiekiko, idatzirik azaltzen zaigun munduarekiko, liburuekiko eta irakurketarekiko gogotsu egoten dira. Deskubritzeko eta urrats horiek emateko desiraz. Eskola garaian irakurketa autonomoak pisua hartzen duenean, Lehen Hezkuntzan, askotan gauzak aldatu egiten dira eta plazerez pizten zituena, aldapatsu bihurtzen da kasu askotan. Zer egin dezakegu Lehen Hezkuntzako profesionalok?
Irakasleak
Helburuak
- Lehen Hezkuntzako profesionalek irakurtzeko ohitura eta irakurzaletasuna probokatzeko estrategiak eskuratzea. - Lehen Hezkuntzako profesionalek irakurtzeko ohitura eta irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskuratzea.
- Lehen Hezkuntzako profesionalek irakurtzeko ohitura eta irakurzaletasuna bultzatzeko testuinguruak diseinatzea.
Edukiak
- Irakurzaletasunaren oinarriak eta koordenadak
- Irakurzaletasunaren testuinguru aproposak
- Irakurtzeko ohitura sortzeko testuinguru esanguratsuen ezaugarriak
- Irakurtzeko ohiturarako testuinguru aberatsen elementuak
- Bibliografia egokia
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, irakasleek eskolan irakurtzeko ohitura eta irakurzaletasuna sustatzeko estrategiak eskura ditzaten.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.