209 Office 365: Ikas-irakasteko ingurune birtuala

Aurkezpena
Office 365ek hezkuntza-komunitateko kideen arteko komunikazioa, lankidetza eta baliabide digitalen sorkuntza sustatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Irakasleen eguneroko lanean, tresna horiek erabiltzeak dokumentuak, materialak eta proiektuak modu partekatuan sortu eta kudeatzeko aukera ematen du, bai eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ingurune digitaletara egokitzeko ere.
Ikastaro honetan Office 365eko tresna nagusiak ezagutuko dira, haien ezaugarriak eta aukerak aztertuz eta, batez ere, hezkuntza-testuinguruan izan ditzaketen erabilera pedagogikoak landuz. Lehenengo blokean, Office 365en oinarriak eta irakasleen arteko lankidetza landuko dira; ondorengo blokeetan, berriz, tresnak ikasgelako eta ikaskuntza-prozesuetako egoera praktikoetara eramango dira.
Irakasleak
Helburuak
- Office 365en oinarrizko ezaugarriak eta hezkuntza-testuinguruan eskaintzen dituen aukerak ezagutzea.
- Office 365eko tresna nagusiak modu praktikoan zein didaktikoan erabiltzea.
- Irakasleen arteko lankidetza digitalerako aukerak ezagutzea eta aplikatzea: dokumentuak eta baliabideak modu antolatuan sortu, gorde eta partekatzea; tresnak komunikazio- eta koordinazio-prozesuetan txertatzea.
- Ikasleen parte-hartzea, lankidetza eta autonomia sustatzeko estrategia digitalak garatzea: ikasgelako eta ikaskuntza-prozesuetako jarduera parte-hartzaile eta interaktiboak diseinatzea.
- Office 365 erabiliz proiektu edo jarduera didaktiko integratu bat diseinatzea.
Edukiak
- Microsoft 365eko oinarriak eta lankidetzarako aukerak.
- Ikasgela birtualak eta Microsoft Teams.
- Jarduera interaktiboak eta ikasleen parte-hartzea.
- Ikaskuntza-prozesuen jarraipena, ebaluazioa eta feedbacka.
- Proiektu integratua: Microsoft 365 ikasgelan.
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Lehen Hezkuntzako irakasleak