096 Berdintasunerako hezkuntza: hezkidetzarako sarrera

Hasiera - Bukaera data: 2026ko azaroaren 4a - 2026ko abenduaren 1a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko irailaren 25a
096 Berdintasunerako hezkuntza: hezkidetzarako sarrera

Aurkezpena

Hezkidetza modu puntual eta kanpo-agenteek aplikatu beharreko eduki-multzo moduan ulertu izan da. Kontrara, garrantzitsua da ulertzea pedagogia feministak egunero aplikatzen direla, eta egunerokotasuneko agenteak dira horren eroaleak. Gainera, ideologia, jakintza edo balioak ez dira soilik burua edo hitzaren bitartez helarazten, gorputzak ere helarazten ditu . Irakasle oro da genero-hezitzailea, eta osotasun hori ulertzea ezinbestekoa da pedagogia feministak zeharkakotasunez garatzeko.

Irakasleak

Helburuak

  • Pedagogia feministen oinarri teorikoak jasotzea eta sexu-genero sistema nola eraikitzen den ulertzea.
  • Zapalkuntza-ardatzak modu intersekzionalean ulertzea.
  • Generoa gorputzaren eta estetikaren bitartez nola irakasten den ulertzea.
  • Boterea espazio fisikoan nola antolatzen den ikusteko gai izatea.
  • Ikastetxeko zaintza zein harremanek antolatzen duten eta egitura hori nork sostengatzen duen identifikatzeko gai izatea.
  • Boterea nola eta nori desplazatu behar den identifikatzeko gai izatea

Edukiak

1. Hezkidetzaren bilakaera eta oinarri teorikoak

  • Hezkidetzaren bilakaera azken 10 urteetan: testuinguru historiko gertukoena, lortutako mugarriak eta gaur egungo erronka berriak.
  • Pedagogia feministak eta transfeminismoaren oinarriak: hezkuntza-praktika askatzaileak, disidentziak etabitartasunetik haragoko begiradak.
  • Sexu-genero sistemaren eraikuntza: gizarte-sistemaren oinarriak, sozializazio-prozesuak etadeseraikuntzarako gakoak.
  • Inbrikazioa eta intersekzionalitatea: generoa, klasea, arraza eta bestelako zapalkuntza-ardatzak nolagurutzatzen eta elkar-zeharkatzen diren ulertzea.

2. Gorputza eta espazioa hezkuntza-ingurunean

  • Materialtasunaren esanahia (Gorputza): “Irakasle oro da genero-hezitzaile”. Gorputzaren zentralitatea pedagogian eta irakaslearen rolak duen eragina transmititzen diren baloreetan.
  • Espazio fisikoaren banaketa, generoaren eta gorputzaren arabera: ikastetxeetako espazioen banaketaren azterketa bat.
  • Espazio fisikoaren berrantolaketaren eraginak: espazioak eraldatzeak harreman-ereduetan dituen ondorioak.

3. Aliantzak, zaintza eta botere-harremanak

  • Aliantzak eta harremanak: Zein eragin dute harreman informal eta formalek zapalkuntza-ardatzen erreprodukzioan edo hausturan?
  • Zaintza ez da afektua bakarrik, lana da: Ikastetxean ematen diren zaintza-lan guztien identifikazioa (ikusezinak direnak barne) eta horien birbanaketa partekatua.
  • Boterea ez da txarra, baina desplazatu egin behar da: Zerk ematen du boterea ikastetxean? Nola desplazatu botere hori bazterrean geratu ohi diren gorputz eta identitateengana.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Irakasleak orokorrean

Jakintza-arloak