071 Irakaskuntza partekatua garatzeko estrategiak: hizkuntza indartzeko irakaslea gela arruntean

Hasiera - Bukaera data: 2026ko irailaren 23a - 2026ko urriaren 27a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 20a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 3a
071 Irakaskuntza partekatua garatzeko estrategiak: hizkuntza indartzeko irakaslea gela arruntean

Aurkezpena

Ikastaro honek bilatzen du irakasleei irakaskuntza partekatua modu eraginkorrean ulertu, diseinatu, garatu eta ebaluatzeko beharrezko oinarri teoriko eta praktikoak eskaintzea, hizkuntza indartzeko irakaslearen esku-hartzea gela arruntean ikuspegi inklusibo batetik txertatzeko. Horretarako, irakaskuntza partekatuaren printzipioak, eredu nagusiak eta arrakasta-baldintzak aztertuko dira, baita hezkuntza inklusiboarekin eta hizkuntzaren garapenarekin duten lotura ere. Ikastaroan zehar, hizkuntza-helburuak eta curriculum-edukiak modu bateratuan planifikatzeko estrategiak landuko dira, irakasleen arteko lankidetza eta plangintza partekatua sustatuz. Era berean, parte-hartzaileek beren testuinguru profesionalera egokitutako jarduera, saio eta proposamen didaktikoak diseinatzeko aukera izango dute, hausnarketa pedagogikoa, esperientzien trukea eta praktika errealen analisia oinarri hartuta.

Irakasleak

Helburuak

  • Irakaskuntza partekatuaren oinarri teoriko eta pedagogikoak ulertzea.
  • Irakaskuntza partekatuaren eredu nagusiak eta haien aplikazio-aukerak ezagutzea, horietako bakoitzean irakasle eta profesional ezberdinek izan ditzaketen zereginak irudikatuz.
  • Irakasleen arteko lankidetza eta plangintza partekatua sustatzeko praktiken adibide errealak ezagutzea eta aztertzea.
  • Norbere eskolaren eta praktika pedagogikoaren gaineko gogoeta sustatzea eta hobekuntza-proposamenak egitea.
  • Irakaskuntza partekatuak praktika inklusibo gisa eskaintzen dituen aukerak eta abantailak identifikatzea, ikasle guztiengan duen inpaktua aztertuz.
  • Hizkuntza indartzeko irakaslearen rola gela arruntean indartzea, ikuspegi inklusibo batetik.
  • Hizkuntza garapena eta curriculum-edukiak batera lantzeko estrategiak ezagutzea.
  • Irakaskuntza partekatuko saio eta proposamen didaktikoak diseinatzeko eta ebaluatzeko tresnak ezagutzea eta erabiltzea.

Edukiak

  • Irakaskuntza partekatuaren jatorria, kontzeptua, oinarriak eta arrakasta-baldintzak.
  • Irakaskuntza partekatuko eredu nagusiak, irakasle ezberdinen rolen definizioa eta horren guztiaren aplikazioa hezkuntza-testuinguruetan.
  • Irakaskuntza partekatuak hezkuntza inklusiboari egiten dion ekarpena, ikasleen aldetik zein irakasleen lankidetzatik.
  • Hizkuntza indartzeko irakaslearen eginkizuna gela arruntean.
  • Hizkuntza-helburuen eta curriculum-edukien planifikazio bateratua.
  • Irakaskuntza partekatuko proposamen didaktikoen diseinua eta ebaluazioa.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Irakasleak orokorrean

Jakintza-arloak