058 Ahozko elkarreragina eta hizkuntza-erabilera sustatzeko baliabideak ikasgelan eta ikasgelatik kanpo

Hasiera - Bukaera data: 2026ko irailaren 23a - 2026ko urriaren 27a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 20a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 3a
058 Ahozko elkarreragina eta hizkuntza-erabilera sustatzeko baliabideak ikasgelan eta ikasgelatik kanpo

Aurkezpena

Euskaraz kanta herrikoi eta bertsoen ahozko tradizio aberatsa badugu ere, egun oraindik sarri nabaritzen dugu erregistro informal, herrikoi eta berezko baten hutsunea, bereziki gazte eta hiritarren artean. Egon badauden euskarazko egungo bertsolaritza eta kantagintzari meriturik kendu gabe, nola hedatu euskararen erakarmen eta aniztasuna ohiko esparruetatik kanpo? Nola egin erakargarri? Nola aberats dezakegu sarri “zuzenegia” edo soilik formulaikoegia den hizkuntza baten adierazpenerako malgutasuna? Hona hemen proposamen bat: ahozko testu eredugarri zahar zein berrien berariazko lanketa egitea, irakurriz, iruzkinduz eta “moldatze” edo “eguneratze” ariketen bidez, sarri ezezaguna zaigun korpus hori barneratu eta era kritiko batean aztertzea, ahozkotasunak duen berezko literatura landu eta bereganatzeko.

Irakasleak

Helburuak

  • Trebetasun guztien berariazko lanketaren bitartez, entzundakoaren ulermenari, mintzamenari eta ahozko elkarreraginari lotutako ezaugarriak aztertzea.
  • Euskara eredugarriaren esparrua zabaldu eta ezagutaraztea, behar denean tentatiboki zuzendu eta “eguneratuz”.
  • Testu iruzkin aberasgarri zein atseginak egiteko formula orokor bat ekoiztea, maila guztietara moldatzeko modukoa.
  • Iraganeko zein gaur egungo bertso eta kantugintzan agertzen diren tesi sozial inplizituak ulertu eta kritikoki aztertzeko baliabideak ekoiztea.
  • Ahozkotasuna landu eta hobetzeko gelako jarduera komunikatiboak sortzea eta gelan baliatzea.
  • Ikasleen motibazioan laguntzeko estrategiak lantzea.
  • Irakasle bakoitzak naturaltasunez baliatzeko moduko kantutegi korpus txiki bat barneratzea.
  • Euskalkiak eta forma ez estandarrak identifikatu eta ulertzea.
  • Forma balioesten irakastea, edukia gorabehera.

Edukiak

  • Ahozkotasunaren ezaugarriak
  • Ahozko trebetasunak: entzumena eta ahozko errezitazioa/kantua
  • Ahozko testu aniztasuna, ikuspuntu historiko batetik
  • Mintzamenean, zer ikasi eta irakatsi?
  • Ahozko testuak lantzeko metodologia: testu iruzkinak eta bariazioak
  • Ulermen estrategiak eta euskalkiak
  • Gelako estrategiak eta baliabideak
  • Ahozko testuen memorizazioa
  • Bertso jokoak
  • Euskal kantugintza eta bertsolaritzaren ikuspegi historiko orokorra
  • Tesi sozialen berrazterketa kritikoa: generoa, klasea, erlijioa, politika...

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak eta LHko teknikariak

Jakintza-arloak