052 Ikasleen ahozko komunikazio-gaitasunen garapenerako esku-hartze pedagogikoak

Hasiera - Bukaera data: 2026ko irailaren 23a - 2026ko urriaren 27a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 20a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 3a
052 Ikasleen ahozko komunikazio-gaitasunen garapenerako esku-hartze pedagogikoak

Aurkezpena

Ikastaro honetan ahozko elkarreraginaren oinarriak eta bere garapenean eragiten duten faktore nagusiak identifikatzen ahaleginduko gara. Era berean, ikasgelan hizkuntza-erabilera aktibatzeko jarduera eta egoera didaktiko eraginkorrak identifikatzea eta erabiltzea bilatuko dugu. Horretarako, ikasgelan zein ikasgelatik kanpo ikasleen arteko hizkuntza-jarduna bultzatzen duten testuinguru naturalak eta baliabideak antzeman eta horri begirako programazioa osatzen trebatuko gara, unitate didaktiko bat eratzean zein erabaki hartu behar diren ikasita. Era berean, ariketen tipologia zabala ulertzen eta aukeratzeko irizpideak ezartzen saiatuko gara.

Irakasleak

Helburuak

Helburua ahozko elkarreragina modu sistematikoan sustatzeko irizpideak eta orientabideak ikastetxeko praktiketan txertatzen hastea da, bai eta hizkuntzaren irakaskuntzan ahozkotasunari lehentasuna ematea eta berau lantzeko irizpideak jasotzea ere

Edukiak

  • Ahozko elkarreragina nola gertatzen den ulertzeko printzipio orokorrak eta ikasleen parte-hartzea errazten duten baldintzak.
  • Ahozko jarduera aktiboa sustatzeko ohiko egoerak antolatzeko irizpideak eta ikasleen parte-hartzea bultzatzen duten jarduera-ereduak.
  • Ikasleen hizkuntza-jarduna ingurune naturalean sendotzeko aukerak eta erabilerari eusteko ikuspegi orokorrak.
  • Jardun komunikatiboa indartzeko eta ikastetxeko eguneroko praktikan modu antolatuan txertatzeko gidalerro nagusiak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

 

Nori zuzenduta

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak eta LHko teknikariak

Jakintza-arloak