212 Moodle 4 ikaskuntzarako ingurune digitala

Hasiera - Bukaera data: 2026ko irailaren 23a - 2026ko urriaren 27a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 20a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 3a
212 Moodle 4 ikaskuntzarako ingurune digitala

Aurkezpena

Ikastaro honek Moodle 4 ikaskuntza-ingurune birtualaren ezaugarri eta posibilitate didaktikoen ikuspegi orokorra ematen du, irakasleen eguneroko praktikan lagungarriak diren tresnak eta ezaugarriak erakutsiz eta haien erabileran trebatuz. Partaideak Moodle-ren interfazearekin ohituko dira, plataformaren elementuak (moduluak, baliabideak, edukiak...) ezagutuko dituzte. Ikastaroa guztiz praktikoa izango denez, partaide bakoitzak azken produktu gisa ikastaro bat garatu beharko du, bertan beste partaideak matrikulatuz, rolak esleituz, baimenak kudeatuz eta zeregin guztiak eginez. Horrela, era guztietako eduki eta baliabideak sortuko ditu, zereginak, galdetegiak, foroak, wikiak... Ikasleen jarraipen-, feedback- eta ebaluazio-estrategiak ere landuko ditu, kalifikazio-liburuaren erabilera sustatuz eta Moodle plataforma irakasleen eguneroko lanean integratu ahal izateko ezagutza ziurtatuz.

Irakasleak

Helburuak

  • Moodle 4 ingurune birtualaren oinarrizko ezagutza izatea, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua errazteko.
  • Moodle ingurunean eduki eta jarduera interaktiboak disenatzen eta kudeatzen ikastea, ikasleen motibazioa eta parte-hartzea bultzatzeko.
  • Moodle inguruneko tresnak erabiliz ikasleen jarraipena egitea eta irakaskuntza pertsonalizatua nola aplikatzen den jakitea, iraskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko.
  • Moodle inguruneko ebaluazio tresna digitalak modu eraginkorrean erabiltzen den ikastea, ikasleen lorpenak aztertzeko eta etengabeko hobekuntza sustatzeko.

Edukiak

- Moodle ezaugarriak eta oinarriak
   a) Moodle-ren sorrera, garapen historikoa eta gaur egungo bertsioaren ezaugarri nagusiak.
   b) Moodle-ren egitura teknikoa, moduluak eta pluginak, eta plataforma honen eskalagarritasuna eta segurtasuna.
   c) Moodle-ren erabilera hezkuntza-ingurune ezberdinetan
- Moodle ingurunea
   a) Moodle-ren interfaze nagusiak eta nabigazio-aukerak.
   b) Ikastaroen antolaketa, atal eta baliabideen kokapena.
   c) Moodle-ren pertsonalizazio-aukerak, gaiak eta itxura aldatzea.
- Moodle baliabideak eta jarduerak
   a) Moodle-n erabil daitezkeen baliabide nagusiak (dokumentuak, bideoak, estekak, etab.).
   b) Moodle-n sortu daitezkeen jarduera nagusiak (galdetegiak, foroak, wikis, etab.).
   c) Baliabideak eta jarduerak ikastaroaren egituran integratzeko estrategiak.
- Erabiltzaileen gestioa eta komunikazioa Moodle-n
   a) Erabiltzaileen erregistroa, rolak eta baimenak.
   b) Moodle-n dauden komunikazio tresnak (mezuak, foroak, txatak, etab.).
   c) Ikasleen parte-hartzea eta aurrerapena jarraitzeko tresnak.
- Kalifikazioa Moodle-n
   a) Moodle-ren kalifikazio liburuaren ezaugarriak eta konfigurazioa.
   b) Moodle-n dauden kalifikazio tresnak (galdetegiak, lanak, etab.).
   c) Ikasleei feedback emateko eta ebaluazioa egiteko estrategiak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Irakasleak orokorrean

Jakintza-arloak