Energia berriztagarriak eta lurraldea: eztabaidatik irtenbiderako aukerak.

Data: 2026ko uztailaren 7a (Asteartea)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko uztailaren 4a
Matrikulatu
Energia berriztagarriak eta lurraldea: eztabaidatik irtenbiderako aukerak.

Aurkezpena

Klima-larrialdiaren eraginak ahalik eta gehien murrizteko beharrak energia-trantsizioan murgiltzera behartzen gaitu. Baina ikuspegi zabalago batetik, klima, bioaniztasuna, paisaia, lurraldearen antolaketa, naturaren balioak, justizia... eta gisako kontzeptuak elkarrekin lotuta doaz edozein trantsizio ekosozialetan. Euskal Herrian energia-trantsizioa trantsizio ekosozial justu batean txertatu behar delako ideia zabalduz doa gizartean. Testuinguru honetan berriztagarrien hedatze-eredua gizartean eztabaidagai bihurtzen ari da, batez ere azpiegitura handien proiektuak azaleratzen diren heinean. Gizartean berriztagarrien eredu ezberdinen aldeko eta kontrako jarrerak komunikabideetan eta herrietako plazetan nabariak dira. Energia-trantsizioa Euskal Herria modu ezberdinetan zeharkatuko duen erronka den aldetik, lurraldearen ikuspegia beharrezkoa da. Lurraldea zenbait aldagaik osatzen dute, hala nola aldagai biofisikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak. Horiek guztiak kontuan hartu beharrekoak dira lurraldearen kudeaketa egokia egiteko, betiere gizartearen erronka den klima-aldaketari modu egokian aurre egiteko. Horrek naturarekiko askotariko balioak ulertzea ere eskatzen du. Jardunaldian lurraldearen eta berriztagarrien arteko erlazioak aztertuko dira, diziplina anitzeko ikuspegiak eskainiz (adib. geografia, ekonomia ekologia, zuzenbidea).

Jardunaldi hau UEUk eta Arabako Herri Unibertsitateak lankidetzan antolatu dute.

Helburuak

  • Energia-trantsizioaren ideiaren baitan berriztagarrien eta lurraldearen arteko erlazioak aztertzea.
  • Berriztagarrien eredu ezberdinen eta naturaren askotariko balioen arteko erlazioak aztertzea.
  • Aditu, aritu eta gaiaren inguruan interesa dutenen arteko ikuspegiak partekatzea.

Nori zuzenduta

  • Klima-aldaketaren kontrako eta naturaren aldeko politika publikoak sustatzen dituzten agentziei, instituzioei, etab.
  • Energia-trantsizioaren eta berriztagarrien eredu ezberdinen arteko eztabaidan interesa duen edozein pertsonari.

Jakintza-arloak