Ikasten Beti: adinekoak unibertsitatean. Eredu berrien bila.

Data: 2026ko ekainaren 29a (Astelehena)
Ordutegia: 9:30-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 20a
Matrikulatu
Ikasten Beti: adinekoak unibertsitatean. Eredu berrien bila.

Aurkezpena

Azken urteotan gero eta edadetu gehiagok sartu dute ikasketa beren eguneko zereginetan. Unibertsitateak, hainbat mugarekin (euskararena oso nabarmena izanik) saiatu dira horri erantzuten. Urruneko edo online unibertsitateetatik eta ohiko tituluetatik harago titulazio berezituak sortu dituzte publiko horri ahalik eta egokien erantzuteko. Dena den, eremua askoz zabalagoa da, eta hiri, herri eta herrialde askotan iniziatibak sortu dira, maiz etengabeko heziketaren barruan. Bestalde, herrigintzatik eta euskalgintzatik badaude autoantolatzen diren taldeak ere, oso esperientzia interesgarriak bideratzen ari direnak.

UEUn ere heldu nahi izan diogu gai honi, euskal unibertsitatean eremu hau nola jorratu nahi/behar dugun hausnartzeko, eta etorkizunari begira planak egin ahal izateko.

Koordinatzaileak

  • Iñaki Alegria Loinaz

Helburuak

  • Euskal Herrian adinekoei zuzendutako ikasketak erazagutzea eta hauen inguruan hausnartzea, unibertsitate-tituluekin hasita eta bestelako esperientziak ere kontuan hartuta.
  • Euskarazko eskaintza murritzaren azterketa eta areagotzeko estrategiak
  • Eredu pedagogikoen azterketa
  • Ikasketa-ereduen inguruko eztabaida

Nori zuzenduta

Gaiarekin interesa duen edonorentzat. Batez ere adinekoei begirako ikastaroetan eta titulazioetan parte hartzen ari direnentzat.

Jakintza-arloak