Ikas-egoerak eta Wikikasi: aurkezpena eta tailer praktikoa
Data: 2026ko ekainaren 30a (Asteartea)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 29a

Aurkezpena
Wikikasi proiektua Euskal Wikilarien Elkarteak eta Talaios Kooperatibak martxan jarritako ekimena da, eta wikimedia darabilten ikas-egoera libreak sortzea eta irakasleei eskaintzea du helburu. Hezkuntzarako baliabide hauek, Bigarren Hezkuntzako gazteei daude zuzendurik, eta horien asmoa gai eta proiektu desberdinen lanketa oinarri hartuz wikimediak eskaintzen dituen trenak erabili eta horiek elikatu eta erabiltzea da.
Helburuak
- Wikikasi erakutsi eta bere erabilgarritasuna aurkeztu.
- Ikas-egoeren antolaketa eta azalpena.
- Orain arte landutako ikas-egoeren laburpena. Zein ekarpen egiten dituzte?
Edukiak
Aurkezpena:
- Wikikasi proiektuaren aurkezpena eta kokapena.
- Ikas-egoeren antolaketa eta azalpena.
Erronka digitalak:
- Ikas-egoeraren aurkezpena eta ikusgelarekin lotura.
- Jardueren aurkezpena eta praktika.
Nori zuzenduta
Bereziki DBHko irakasle eta hezitzaileei.