Pedagogia gorpuztuak: ikerketatik hezkuntzara

Data: 2026ko uztailaren 3a (ostirala)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 29a
Matrikulatu
Pedagogia gorpuztuak: ikerketatik hezkuntzara

Aurkezpena

Zein leku hartzen du gorputzak ikaskuntza prozesuetan? Zein leku eskaintzen diogu guk, irakasle, ikertzaile zein ikasleok, gorputzari? Historian zehar, hainbat eta hainbat izan dira gorputzaren garrantzia gaitzetsi dutenak (ezagunak dira teoria dualistak, Platonek arima eta gorputza bereizi zituen, Descartesek, pentsamendua eta gorputza; Kristautasunak, bere aldetik, espiritua eta materia, e.a.). Kasu guztietan, gorputza baztertua izan da, “kartzelatua”, fidagarria eta iragangaitza ez denaren aitzakian alboratua. Hala ere, Historian istorio bakarra existitzen ez denez geroz, beste hainbat mugimendu eta teoria izan dira gorputzaren balioa, balorea eta esanahia ikertu eta praktikan jarri dutenak (horien artean daude “giro afektiboa”, mugimendu feminista, pedagogia alternatiboak, bio-politikaren zein dantzaren ekarpenak, e.a.). Hautu horiek dira ikastaro honetan azpimarratu eta bertaratu nahi direnak.

Gorputza hezkuntza sistemaren eta praktika pedagogikoaren zentroan jartzeko apustua egin nahi da, gure existentzia korporala dela sinesten dugulako (fenomenologiaren filosofia aintzakotzat hartuta). Hau da, gorputza garen heinean existitzen garelako munduan, eta munduarekiko harreman horretan eraikitzen dugulako gure gorputz izatea. Ikastaroari begira interesgarriak dira, beraz, eraikuntza horretan fokua jartzen duten autore zein proposamenak. Gainera, kasu zehatz honetan, Eskoletan/Institutuetan zentratu nahi dugu. “Ikerketatik hezkuntzara” azpitituluak badu bere pisua; izan ere, teoria eta praktikaren uztartzea ezinbestekoa dela iristen da, eta ondorioz, harreman horretan begirada findu nahi da.

Hortaz, ikastaroak bi lerro markatzen ditu, elkarrekiko erlazioa dutenak.

• Gorputza ezagutza eraikitzeko modura, hau da, gorputza ez da soilik ikerketa objektu edo gai bat, ikerketa egiteko modu bat ere bada.

• Gorputza erreminta pedagogiko modura; hots, irakasleen formakuntzarako edota eskolako egunerokotasunerako praktika tresna modura ulertzen da.

Helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia dimentsio korporalean atentzioa jartzen duten proposamenak ikustaraztea da, eta talde eztabaidara eramatea.

Metodologia

Ikastaroak “hitzaldi teoriko” formatua baino, tailer formatua izango du. Irakurketak egingo dira, azalpenak emango dira, baina horrez gain, gorputz praktika zehatzen bat egitea ere proposatzen da, talde txikietan zein talde handian. Nolabait, informazioa, teoria, e.a. gorpuzteko eta hortik konpartitzeko.

Nori zuzenduta

Etorkizuneko irakasleei, jardunean diharduten irakasleei zein hezkuntzako bestelako eragile garrantzitsuei.

Jakintza-arloak