Jolas Kooperatiboak eta talde kohesiorako dinamika kooperatiboak

Aurkezpena
Ikastaro honen bitartez parte hartzaileek jolas kooperatiboaren ibilbidea eta ezaugarriak ezagutuko dituzte. Horretaz aparte, modu apropos eta eraginkor batean inplementatzeko gai izango dira. Gainera, kooperazioan oinarrituriko jarduera ludikoekin bat datorren talde kohesioa aztertu eta praktikara eramango da, talde dinamika kooperatiboen bitartez.
Ikastaroan zehar planteatuko diren jarduera motorrak ahalik eta egoera errealean burutuko dira, parte-hartzaileek hurrengo egunetan haien testuinguruan aurrera eramateko helburuarekin. Gainera, ikastaldian jasoko diren ezagutzak ez dira soilik hezkuntza formalaren arlora bideratuko, baizik aisialdi eta eskolaz kanpoko testuinguruetan praktikotasuna bilatuko dute. Horrek, eragina eta inpaktu handiagoa sor ditzake haur eta gazteen garapenean.
Helburuak
- Kooperazioan oinarrituriko jolasen aukerak, ezaugarriak eta ibilbidea ezagutzea.
- Jolas kooperatiboetan eta talde kohesioa lantzeko dinamiketan modu praktiko batean trebatzea.
- Jolas kooperatiboak burutzean sor daitezkeen zailtasunak aztertzea irtenbide egokiak emateko.
- Kooperazio motorraren eragina baloratzea garapen afektiboan, gisa-trebetasun ikaskuntzan eta gizarteratzeko jarreren garapenean.
Edukiak
- Joko eta jarduera kooperatiboen ezaugarriak eta ibilbidea.
- Joko eta talde kohesiorako dinamiken esperimentazioa beren aukerak eta mugak baloratzeko.
- Kooperazioaren eragina garapen afektiboan eta gisa balioetan oinarritutako hezkuntzan.
Metodologia
Metodologia aktiboa erabiliko da, non parte-hartzaileak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonistak izango diren. Formakuntza teoriko-praktikoa izan arren jarduera praktikoek izango dute presentzia handiagoa.