XX. mendeko euskal plazandreak: etendako loraldia

Hasiera - Bukaera data: 2026ko ekainaren 29a - 2026ko ekainaren 30a (Astelehen-astearte)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 22a
Matrikulatu
XX. mendeko euskal plazandreak: etendako loraldia

Aurkezpena

XX. mendearen hasierako Euskal Pizkundean emakumeek izan zuten papera funtsezkoa izan zen, baina askotan haien ekarpena ikusezin bihurtu da historiaren kontaketan eta gugana heldu dena urria, azalekoa eta gutxietsia izan da. Jardunaldi hauen helburua da garai hartako emakume ekintzaileen bizitzak eta lanak berreskuratzea eta balioestea, baita haiengana ikuspegi desberdinetatik hurbiltzea ere.

Orain arte sakabanatuta egon diren sortzaile eta eragile horien inguruko ikerketak bildu eta ezagutza hori partekatzeko espazioa sortu nahi dugu, garai emankor hartan izan zirena eta egin zutena osotasunean ulertzeko. XX. mendearen lehen herenean testuinguru historiko, sozial eta kultural aberats eta bizia izan zen eta orduan euskal hizkuntza, literatura eta kultura sustatzen eta elikatzen jardun zuten plazandreok. Tene Mujika, Julene Azpeitia, Mayi Ariztia edo Katalina Eleizegi ez dira egungo literatur lehiaketa soilak edo gure herri eta hirietako kale hutsak. Haien erreferentzialtasuna eta konplexutasuna aitortzera gatoz.

Helburuak

Jardunaldi hauen helburua da XX. mendeko lehen herenean plazara atera ziren euskal emakumeen ekarpena ikusgarri egitea, balioestea eta konplejizatzea. Horretarako haien inguruan egindako ikerketak elkartu, eta ezagutza partekatuko dugu. Bestela esanda, emakume hauen inguruan sortu diren estereotipoak apurtu, ahanzturatik berreskuratu eta euren inguruko ikuspegi konplexuago bat eratu nahi da, eta, bide batez, garai hartako testuinguru historiko eta kulturalaren ezagutza zabaldu, gerrak heldu ziren arte.

Nori zuzenduta

Jardunaldiak euskal kultura, historia eta genero ikasketetan interesa duen orori zuzenduta daude: ikertzaileak, ikasleak, irakasleak eta, oro har, gai honetan interesa duen edozein herritarri.

Jakintza-arloak