Justizia eraldatzailea praktika feministetan. Bada beste modu bat.
Data: 2026ko ekainaren 26a (ostirala)
Ordutegia: 9:45-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko maiatzaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko ekainaren 22a

Aurkezpena
2025eko maiatzean jarri genuen martxan eraso matxistak kudeatzeko UEUren protokoloa. Justizia punitiboan oinarritu ordez klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarritutako protokoloa. Aurretik beste erakunde batzuek egindako lanari zor zaio gure protokoloa eta, beraz, urtebeteren ondoren, gure bizipenak partekatzea dagokigu. Gure esperientzia, gure kezkak, gure galderak... Era berean, justizia errestauratiboaz, justizia eraldatzaileaz lasai hitz egiteko plaza eskaini nahi dugu. Akademiatik bezainbeste herri mugimenduetatik begiratu nahi diogu gaiari. Teoriatik bezainbeste esperientzietatik.
Koordinatzaileak
- Eider Goiburu Moreno
Helburuak
- Justizia errestauratiboari marko teorikoa jartzea.
- Justizia errestauratiboaren inguruan esperientziak eta kezkak konpartitzea.
- UEUren esperientziaren berri ematea.
- Indarkeria matxista kudeatzeko moduei eta erronkei buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatzea.
Nori zuzenduta
- Justizia errestauratiboan oinarritutako protokoloak landu dituzten, lantzen ari diren edo landu asmo dutenei.
- Gaiaren inguruan ikertu dutenei.
- Interesa duen edonori.