Isiltasunetik ahots propiora: komunikazio eraginkorra garatzeko ikastaroa

Aurkezpena
Ikastaroaren datak: ekainak 25 eta 26 (osteguna eta ostirala)
Aristotelesen ustez, ondo komunikatzeko hiru ezaugarri nagusiak hauexek ziren: Ethos (sinesgarritasuna), Phatos (konexio emozionala) eta Logos (logika). Ikastaro honetan, bakarka eta taldean eraginkortasunez komunikatzeko behar diren tresnak eskuratuko dira.
Zeure buruarekin eta ingurukoekin harremana hobetzeko beharra sentitzen baduzu edo eta taldeko aurkezpenetan gehiago gozatzen ikasi nahi baduzu, bizipen-ikastaro hau lagungarria suertatuko zaizu. Autoezagutzan sakonduko da hiru dimentsioetatik: lengoaia (esan eta pentsatzen duzuna) , emozioak (sentitzen duzuna) eta gorputza (adierazi eta egiten duzuna); hiruei neurri berean erreparatuko diegu, komunikazioan autokontrola eta koherentzia areagotuz. Konfiantzazko espazio batean, dinamika eta hausnarketa ezberdinak egingo ditugu oztopatzen zaituen hori identifikatzeko, soluzio eta ikuspegi berriak topatzeko, mugatzen zaituzten sinesmenak hankaz gora jartzeko eta zeure ahots propioa ateratzeko.
Zarenarekin bat, munduan eroso eta gozamen handiagoarekin komunikatu eta mugitu nahi baduzu, ongietorria izango zara.
Irakasleak
Helburuak
• Norberaren gaitasunak eta komunikazio estiloa ezagutzea.
• Aldarte emozionala eta gorputz adierazpena prestatzeko tresnak ikastea.
• Elkarrizketa eraginkorrak emateko gidoia idazten ikastea.
• Beste kideen esperientziaz elikatzea eta entzute aktiboa entrenatzea.
Edukiak
• Komunikazio eraginkorraren printzipioak.
• Autoezagutza: norberaren gaitasunak, baloreak eta helburuak.
• Hiru dimentsioetako begirada: lengoaia, emozioak, gorputza.
1. Lengoaia: usteen eraldaketa eta hitz egokien aukeraketa.
2. Emozioak: autokontrolerako lanabesak eta aldarte emozionalaren prestaketa.
3. Gorputza: ez hitzezko komunikazioa eta norberaren jarrera.
• Komunikazio estilo eta joera ezberdinak.
• Elkarrizketa eraginkorra eraikitzeko gidoia.
• Feedback egoki bat emateko oinarriak.
Jendaurreko komunikazioa praktikatzen.
Metodologia
Ikastaro praktikoa izango da. Dinamika ezberdinen bidez, hausnarketarako tartea irekiko da konfidentziala izango den espazio batean. Taldearen laguntzarekin, norberaren esperientziatik abiatutako ikasketa prozesua izango da.
Nori zuzenduta
Harremanak eta elkarrizketak (maila pertsonalean edo profesionalean) hobetzeko tresnak eskuratu nahi duenari zuzendua.
Irakasleei zein irakasle-gaiei zuzendua.