Ingeniaritza erronkak haur eta lehen hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2026ko urriaren 7a - 2026ko urriaren 28a (Asteazkenak)
Ordutegia: 17:00-19:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2026ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2026ko urriaren 1a
Ingeniaritza erronkak haur eta lehen hezkuntzan

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: urriak 7, 14, 21 eta 28 (asteazkenak)

Ingeniaritza erronkak Haur eta Lehen Hezkuntzan? Nola ba? Hori ez al da helduentzat? Honako galderak planteatzea normala da ikastaro honen izenburua irakurrita. Haurrak txikitatik zientzialariak direla esango genuke, izan ere, mundu jostagarriaren begirada horrek, mundua ulertzeko jakin-mina eta gogoa berezkoa dute, baina ingeniariak direla ere esango genuke, izan ere, artefaktuak eraikitzeko, eraldatzeko, probatzeko grina modu naturalean ere ematen baita. Hala ere, ikerketek erakusten dutenez, gaitasun horiek ez dute aurrera egiten, ezta sakontzen ere, garapen hori nahita indartzen duen irakaskuntzarik gabe. Haur eta Lehen Hezkuntzako Curriculum berrietan (95/2022 ED, Haur Hezkuntza eta 157/2022 ED, Lehen Hezkuntza), etapa horietako ikasleen trebetasun zientifiko-teknologikoen garapena nabarmentzen da. Testuinguru honetan, funtsezkoa da HH eta LHko irakasleek ingeniaritzako praktikei buruzko ezagutzak izatea eta zientzietako proposamenak ere diseinuan oinarritutako ikuspegi horrekin irakasteko gai izatea.

Irakasleak

Helburuak

• Ingeniaritzaren izaera ulertu eta ingeniariei buruzko ikuspegiak eraldatu.

• HH eta LH etapetara bideratutako Ingeniaritzan oinarritutako proposamen didaktikoak ezagutu eta hauen berezitasunak eta bertuteak ezagutu eta baloratu.

• HH eta LH etapetara bideratutako Ingeniaritzan oinarritutako proposamen didaktiko berriak diseinatu, aurrera eraman eta ebaluatu.

Edukiak

I. FASEA

Ingeniaritzaren izaera eta ingeniariak (Zer da ingeniaritza eta zer egiten dute ingeniariek?).

Ingeniaritza erronkak LH eta HH etapetan sustatzeko marko metodologikoa eta estrategiak.

Irakaskuntzan interesa duten ingeniaritza erronka adibide argitzaileak.

II.FASEA

Parte hartzaileek lehen fasean egindako ingeniaritza erronka bat moldatu behar dute edo gustuko duten bat diseinatu ikasleekin egiteko. Emaitzak memoria labur batean idatzi eta eztabaidatu behar dute.

Metodologia

Teoriko-praktikoa, baina bereziki praktikoa. Azalpen teorikoak laburrak eta orokorrak izango dira, baina, baliagarriak izango dira ikastaroan egingo diren ingeniaritza erronkak ulertzeko.

Kasu guztietan ingeniaritza erronkak gelaratzeko estrategiak eta baliabideak aipatuko dira, azken helburua ingeniaritza erronka horiek ikasgelan burutzea izango baita, norberak egokitu ahal izango dituelarik. Ez da beharrezkoa izango norbera irakasle den ikasgelan baliabide edo tresna berezirik egotea, izan ere, proposamen didaktiko guztiak erraz eta eskuragarri dauden materialekin inplementatzeko modukoak izango dira.

Nori zuzenduta

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei eta irakasle-gaiei zuzenduta.

Jakintza-arloak