Euskararen alde, herriek ere! jardunaldia.

Data: 2025eko azaroaren 15a (Larunbata)
Ordutegia: 9:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko urriaren 24a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko azaroaren 14a
Matrikulatu
Euskararen alde, herriek ere! jardunaldia.

Aurkezpena

Frantses Estatuko lege koadroan lurralde-hizkuntzen eskumena eskumen partekatua izanki, instituzio-maila guziek dute hizkuntza horiek garatzeko ardura. Eta herritarrengandik hurbilenak direnez, herrien papera funtsezkoa da hizkuntza horiek egunerokoan biziarazteko.

Ipar Euskal Herrian, abantzu 30 urte pasa dira Euskal Konfederazioak “herriko etxeen lan-ildoa” abiatu zuenetik. Geroztik, hainbat ekimen eta dispositibo plantan ezarri dira herrietan euskarari ikusgarritasuna eman, erabilera areagotu eta biztanleei euskarazko zerbitzua eskaini ahal izateko, izan botere publikoetatik, izan euskalgintzatik. Jardunaldi honetan ekimen horien guzien bilana eginen da eta Euskal Konfederazioak landu Euskararen Barometroa tresna aurkezteko parada izanen da.

Jardunaldi hau lankidetzan antolatu dute UEUk eta Euskal Konfederazioak.

Helburuak

  • Herriek berreuskalduntze-prozesuan duten papera oroitaraztea.
  • Orain arte garatu dispositiboen bilana egitea eta, hobetzekoak diren puntuetatik abiatuz, eraginkortasunean irabaztea.
  • 2026ko herriko bozetan aurkeztuko diren hautagaiak sentsibilizatu eta interpelatzea.

Nori zuzenduta

  • Gaur egun herriko hautetsiak direnek.
  • 2026ko herriko bozetan aurkeztuko diren hautagaiek.
  • Oro har, euskararen garapenarekin interesatua den orok.

Jakintza-arloak