Kutxaz Kanpo: Euskararen etorkizunak lantzeko ahalduntze ludikorako saioa

Data: 2025eko urriaren 3a (ostirala)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko urriaren 3a
Matrikulatu
Kutxaz Kanpo: Euskararen etorkizunak lantzeko ahalduntze ludikorako saioa

Aurkezpena

Fikzio Fabrika kolektiboak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntzarako Laborategiak Kutxaz Kanpo zikloa antolatu genuen 2024an zehar mahai, karta eta rol jokoen bidez euskararen eta euskal hiztunen etorkizunak landu eta pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko.

2025eko urrian Kutxaz Kanpo proposamena egun osoko ahalduntze ludikorako saio bihurtu nahi dugu euskalgintzaren ertz eta bektore ezberdinetako eragileekin batera maizter eskola* moduko bat antolatzeko. Jardunaldi honetan Kutxaz Kanporen 2024 eta 2025eko ibilbidea azaldu eta lortutako (eta lortu gabekoez) kolektiboki hausnartzeaz gain Euskal Herriko eragile ezberdinei tresnak eta heldulekuak eskaini nahi dizkiegu ludikotasunetik euskararen eta euskal hiztunen etorkizun egingarri, desegingarri, desiragarri eta arbuiagarrien gaineko espekulazio estrategikoak burutu, diseinatu eta martxan jartzeko nork bere errealitatetik abiatuta.

* Maizter deitzen dio Atopia rol jokoak jokoaren gidari, zuzendari edo narratzailearen ardura hartzen duen pertsonari. Maizter eskola deitzen diogu jolas eta jokoen gidaritzarako formakuntza saioei. Asmoa parte hartzaileei mahai jokoak erabiliz marko ludiko eta esperientzial eraldatzaileak sortzeko formakuntza eskaintzea da.

Helburuak

ardunaldiak anbizio akademiko zehatzik baino ahalduntze eta esplorazio kolektiborako saioa izan nahi du.

Bi helburu ditu saioak:

1. Kutxaz Kanporen esperientzia teoriko eta praktikoa ezagutzera ematea euskalgintzako eragileei.

2. Euskalgintzen kokapen anitzetan “kutxaz kanpo” berriak sor daitezen baldintzak sortzea.

Saioan jasotako ondorioak Kutxaz Kanpo: Esperientzien Kutxa argitalpenean jaso nahi dira eta bertan ekarpenak egiteko gonbidapena luzatu nahi zaie parte-hartzaileei haien esperientziak, kezkak eta proposamenak jasotzek

Metodologia

Saioa bi zatitan banatuko dugu. Goizeko saioan proposamenaren oinarri teoriko eta praktikoak azalduko ditugu eta 2024an “jokatutako” bi joko aurkeztuko ditugu, gela banatan. Parte-hartzaileek bi jokoetan parte hartu ahal izatea da proposamena.

IREKIERA: Kutxaz Kanpo proiektuaren azalpena. Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia, Fikzio Fabrika.

ESPERIENTZIAK:

• ZEINUA: Sign jokoaren moldaketa bat erabiliko dugu Nicaragauako ume gor taldearen esperientzia oinarri hartuta hizkuntza konpartiturik ez duen (eta sortuko duen) giza talde bat bihurtzeko.

• URTE LASAIA (A quiet year): Komunitate baten etorkizuna irudikatu, marraztu, negoziatu eta esperimentatuko dugu fikzio kolaboratiboaren bidez. Mapak marraztuko ditugu. Istorio bat kontatuko dugu. Jende bat imajinatuko dugu. Gure burua imaginatuko dugu.

PROPOSAMENAK: Bazkal ostean, arratsaldeko saioan mahai joko mordo bat eskainiko diegu parte-hartzaileei, haien kezka, itxaropen eta arduretatik abiatuta kutxaz kanpo saio berri bat diseinatu dezaten taldean. Talde bakoitzak bere proposamena beste talde bati eskainiko dio, eta gero alderantziz, beste taldearen proposamenean jokatuko du.

Saioa amaitzeko egunak emandakoaren jasoketa dinamika bat egingo dugu eta Esperientzien Kutxa argitalpenean parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie bertaratutakoei.

Jakintza-arloak