007 Ikasleak ahaldundu ikastetxeko proiektu eta erabakietan

Irakasleak
Helburuak
- Ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea.
- Ikasleen autonomia, espiritu kritikoa eta erabakiak hartzea sustatzea.
- Hezkuntza-ingurune inklusiboa eta elkarlanekoa sortzea.
Edukiak
- Funtsezko kontzeptuak aztertzea, hala nola autonomia, autoeraginkortasuna eta erabaki propioak hartzea, eta horiek ikasleen garapen pertsonalean eta akademikoan duten garrantzia.
- Ikasleei testuinguru akademiko eta pertsonaletan erabaki argudiatuak hartzen lagunduko dieten baliabideak eskaintzea.
- Ikasleak sustatzea proiektuetan eta zereginetan ekimena aktiboki har dezaten eta pentsamendu sortzailea erabil dezaten arazo ekosozialak konpontzeko eta erronkei aurre egiteko.
Metodologia
Ikastaroa modulu desberdinetan antolatuko da. Modulu bakoitzak oinarri teorikoak eta aplikazio praktikoak planteatuko ditu. Parte-hartzaileek beren hezkuntza-inguruneetan esperimentatu ahal izateko orientabideak jasoko ditu, eta esperientziak, erronkak eta lorpenak talde-saioetan partekatuko dituzte, ondorioak elkarlanean aztertu eta finkatzeko. Ikastaroa era asinkronoan egingo da orohar baina bi saio gutxienez modu sinkronoan edo aurrez aurre izango dira.
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.