DE006 - Euskarazko komunikazio akademikoaren oinarriak: hizkuntza-zalantzak argitzeko baliabideak

Aurkezpena
Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egiterakoan ziurtagiria bidali beharko dute.
Unibertsitatean, ikertzaile- nahiz irakasle-lanetan aritzerakoan, etengabe sortu behar izaten ditugu testuak, eta ohikoa da prozesu horretan zalantzak sortzea: hitz jakin bat nola idatzi behar den, hainbat terminoren artean zein den aukerarik egokiena, esaldiak nola antolatzea komeni den ideiak argi emateko... Ikastaro honetan, testu akademikoak idazterakoan sortu ohi zaizkigun hizkuntza-zalantzak argitzeko hainbat baliabide digital landuko ditugu, ikuspegi praktiko batetik.
OHARRA: Ikastaroaren metodologia ez da urruneko irakaskuntza. Hasiera- eta amaiera-datak zehaztuta daude, baina ez da online saio sinkronorik izango. Ikasleak nahi bezala antola ditzake bere lanak ikastaroko epeen barruan (argibide gehiagotarako, ikus Metodologia atala).
Irakasleak
Helburuak
• Euskarazko hizkuntza-zalantzak argitzeko eta komunikazio-gaitasuna lantzeko eskuragarri dauden tresna eta baliabide digitalak ezagutzea.
• Idatzizko eta ahozko hizkuntza-jardunean sarri egiten ditugun zenbait akats identifikatzea
• Norberak sortutako testuak hizkuntzaren ikuspegitik kritikoki aztertzea eta ebaluatzea, aurrera begira hobetu beharrekoak identifikatzen laguntzeko
Edukiak
1. Hiztegiak
2. Corpusak
3. Zuzentzaileak
4. Kontsulta-tresna bateratuak
5. Arautegiak, estilo-liburuak eta kontsultaguneak
6. Itzultzaile automatikoak: noiz eta nola (eta noiz eta nola ez)
7. Sintesia eta nork bere kasa ikasten jarraitzeko gomendioak
Metodologia
Ikastaroa online modalitatean eskainiko da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren eredu pedagogikoa izango du oinarrian, eta ikasleak, era autonomoan lan egingo badu ere, taldea izango du erreferentzia, talde osoak bateratsu egingo baitu lan, epe jakinen arabera.
Marko hori oinarritzat hartuta, ikastaroaren hasiera- eta amaiera-datak zehaztuta daude, baina lanak asteka antolatuko dira, eta ikasle bakoitzak bere erritmoan egin ahalko du lan aste bakoitzaren barruan. Astekako antolaketa horrek ahalbidetzen du taldeak ikaskuntza prozesua bateratsu egitea.
Nori zuzenduta
Ikastaro hau doktoretza egiten edo ikeketa munduan ari direnei zuzendua dago.