Krutwig, Aginaga, Txillardegi: askatasun-sortzaile madarikatu horiek!

Data: 2024ko ekainaren 28a (Ostirala)
Ordutegia: 9:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 25a

Aurkezpena

Testuinguru historikoa kokatze aldera: 1960ko hamarkadan, Agirre lehendakariaren heriotza eta AEBren frankismoaren aurkako balizko laguntza aliatuaren ilusioa zapuztu zenean, EAJ lidergo faltan aurkitzen da (hiru lerrotan zatitua: Ajuariagerra, Irujo, Monzon), autonomismoaren noraezean erortzeraino.

1920ko hamarkadan jaiotako hiru pentsalari (kronologikoki Krutwig 1921, Aginaga 1923 eta Txillardegi 1927), orduantxe hasten dira beren ideia nagusiak plazaratzen: Vasconia liburu iraultzailea (1963), Municheko itunen traizioa (1962) eta euskararen aldarrikapena, hurrenez hurren.

Gaurkora etorrita, ustez gureak diren erakundeak hirurak ala hirurak ezkutatu eta baztertzen ari diren bitartean, kolonizazioaren lekuko, haien figurak erreibindikatzeko asmoz dator jardunaldi hau.

Irakasleak

Helburuak

  • Hiru pentsalarien ildo ideologikoak ezagutaraztea.
  • Haien esperientzia eta ideia horien eztabaida irekia egitea.
  • Transmisioa eta gaur egungo gizarterako egokitzapena egitea.

Edukiak

Pentsalari bakoitzaren aurkezpen laburtua eta mahai-inguru irekia pentsamendu heterodoxoaren beharraz gaurko Euskal Herrian.

Nori zuzenduta

Interesa duen edonori, bereziki ortodoxiaz aspertuta daudenei.

Jakintza-arloak