Zero kilometroko arkitektura: azpiegitura berriak sortzaileen eskutik (bisita gidatuak)

Data: 2024ko uztailaren 5a
Tokia: Hainbat toki
Ordutegia: Ostirala. 15:00-20:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko uztailaren 2a
Matrikulatu

Aurkezpena

Azken urteetan Euskal Herriko arkitekto gazteak lan oparo eta duina egiten ari dira, eta bisita gidatu hauek adibideetako batzuk bertatik bertara eta arkitekto/sortzaileen eskutik ezagutzeko aukera eman nahi dute. VAUMMeko kideen eskutik Getariako Zarautz Jauregiaren obrako azken fasea eta Zurriolan egindako esku-hartzea bisitatuko dira.

Jardunaldi hau UEUko Arkitektura sailak antolatu du.

Helburuak

  • Arkitekto euskaldunen lana ezagutzera ematea.
  • Kalitate handiko arkitektura duten eraikinak bertatik bertara ezagutzea (haien egileen eskutik).
  • Arkitekto euskaldunen sarea ehuntzea.

Edukiak

EGITARAUA

14:45-15:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa (Eibarren, Isasi-Markeskoa jauregian)

15:00 - Eibar (irteera)

(bidaia: Eibar > Getaria)

15:35-16:55 - Zarautz Jauregia

(bidaia: Getaria > Donostia)

17:30-19:00 - Zurriolako esku-hartzea.

(bidaia: Donostia > Eibar)

20:00 - Eibar (amaiera)

Hizlariak: Jon Muniategiandikoetxea eta Garazi Aranguren, VAUMM-eko kideak.

> Bidaia autobusez egingo da.

Nori zuzenduta

Arkitektoei, diseinatzaileei, eraikuntzaren sektorean aritzen den edonori eta arkitekturan interesa izan dezakeen edonori.

Jakintza-arloak