Pedagogia konprometituak: transgresioa gorpuzteko manerak.

Data: 2024ko uztailaren 5a
Ordutegia: Ostirala. 9:00-17:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko uztailaren 2a
Matrikulatu

Aurkezpena

Jardunaldi honekin, pedagogia konprometituei buruzko hausnarketa kolektibo bat bultzatu nahi dugu. Bell Hooks-en Transgresioa irakasgai liburua abiapuntu hartuta, irakasleen rolaz eta komunitatea gorpuzteko maneraz hitz egin nahi dugu, esperientziak konpartitu eta elkarrengandik ikasteko aukera emango digun foro bat eraiki.

Beraz, aurten ere pedagogia feministak eta euskal curriculuma ardatz hartuko ditugu, GOI Ikastegitik bultzatzen dugun jardunaldi honetan, iaz hartutako bide beretik abiatuta (Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz) baina urrats bat harago, gure irakasle jardunari beste zentralitate bat emanez.

Jardunaldi hau UEUk eta GOI Goimailako Online Institutuak elkarlanean antolatu dute.

Helburuak

  • Irakasle rolaz hausnartzeko bideak esploratzea, pribilegio, erresistentzia eta aukerez kontzientzia hartuta.
  • Abian dauden esperientziak ezagututa, hezkuntza komunitateak eskaintzen dituen aukerak aztertzea.
  • Konpromisoetatik abiatuta, hezkuntza eraldaketarako bideak arakatzea.

Edukiak

  • Irakasle rolaren gaineko irakurketa eta hausnarketa.
  • Euskal Herriko hezkuntza komunitate konprometituen esperientziak.

Nori zuzenduta

  • Hezkuntza sistema berrasmatzeko beharra duten irakasleei.
  • Irakasleon rolari buruz hausnartzeko desioa duen edozein kideri.
  • Hezkuntza komunitateko edozein kideri.

Jakintza-arloak