iVentoy: Sistema Eragileen instalazio anizkoitzak egiteko tresna askea.

Data: 2024ko uztailaren 4a
Ordutegia: Osteguna. 9:30-14:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko uztailaren 1a
Matrikulatu

Aurkezpena

Aspalditik, hezkuntzan software askearen erabilera sustatzen ari da. Ikastetxe askotan Luberri edo TxikiLinux sistema eragilea (edo beste Linux sistema batzuk) instalatzen eta erabiltzen dira.

Orain arte, instalazioak banaka-banaka egiten ziren. IVentoy softwarearekin aldi berean ordenadore anitzetan sistema eragile berdina instalatzeko aukera dugu.

Ikastaro hau UEUren Informatika sailak antolatu du.

Irakasleak

Helburuak

  • Luberri sistema eragilearen instalazio anizkoitzak erraztea (edo beste sistema eragile batzuena).
  • Software askeko tresna berriak ezagutzea.
  • Luberri komunitatea harremanetan jartzea.

Edukiak

  1. Sarrera.
  2. Luberri sistemaren ezaugarriak.
  3. Instalazio anizkoitzen ezaugarriak.
  4. iVentoy erabiliz Luberri sistema eragilearen instalazio anizkoitza.
  5. Luberri sistemaren hedatze aukeren gaineko hausnarketa.
  6. Ondorioak.

Nori zuzenduta

  • Hezkuntzako IKT arduradunei.
  • Software askearen jarraitzaileei.

Jakintza-arloak