Euskalduntze-alfabetatzea intersekzionalitatearen ikuspegitik. (Glotodidaktika VIII. Topaketa)
Data: 2024ko uztailaren 2a
Ordutegia: Asteartea. 9:00-17:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 27a
Aurkezpena
Euskarara hurbiltzea hautu kontzientea izan zen euskalduna izatea erabaki genuenontzat. Horrek ekarri digu beste despribilegiatuenganako begirada kontzientea izatea.Oraingo honetan, euskararekin lotzen diren despribilegioei begira jarri gara; alegia, euskalduna izateko hautua bai, baina euren ezaugarriengatik, euskalduntzea zail dutenei begira: kartzelatutakoak, gorrak, itsuak, migratueak, eskolatugabeak, zaharrak edo eskualda ez oso euskaldunetakoak, genero disidentedunak... Mahaiaren gainean jarriko dugu denon artean diseinatutako elkarrenganatzeko mapa.
Jardunaldi hau UEUren Glotodidaktika sailak antolatu du.
Laguntzailea: Euskaltzaindia.
Helburuak
- Euskara eta hizkuntza-diskriminazioa nola lotzen diren gainerako zapalkuntza-mota guztiekin ikusaraztea (euskara ez da pribilegiatuen hizkuntza, guztiz kontrakoa baizik ).
- Euskaltegietara joan ezin direnen errealitatea ezagutaraztea.
- Euskaltegietako ateak haientzat zabaltzeko beharra eta modua zehaztea.
- Orain arte talde horiek bizitakoa aitortzea.
Nori zuzenduta
Euskalgintzako eragileei, irakasleei, ikasleei eta interesa duen orori.