Nafarroako Herri Hezitzaileak saretzen Topaketa.

Data: 2024ko ekainaren 26a
Ordutegia: Asteazkena. 10:00-13:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 22a
Matrikulatu

Aurkezpena

Oinherri Nafarroan barna lanean hasi zenetik urte batzuk pasa dira jada. Lehenengo esperientzietatik, Baztango Kerizu Beretik egitasmotik abiatuz, beste hainbat herri gehitzen joan dira Herri Hezitzaileen sarera (Lesaka, Bera, Atarrabia eta Burlata, besteak beste). Ordutik, lanketa desberdinak egin ditugu herriotan, eta orain sare hau Nafarroako herri eta eragile gehiagotara irekitzeko momentu egokia dela uste dugu.

Nafarroako herri eta eragile hezitzaileen elkargunea izango den sarea aurkezteko topaketak izango dira Iruñean UEUrekin elkarlanean. Topaketa hauek aukera emango dute Nafarroako herri eta eragileak saretzeko, esperientziak elkarri trukatzeko, herri hezitzailearen filosofiaren inguruan formatzeko eta Oinherriren egiteko moduak elkarbanatzeko. Era berean, orain arte Oinherrik egindako lana ikusgarri egin nahi da eta balioan jarri, Nafarroako sare hau indartzen joateko.

 

Topaketa hau elkarlanean antolatu dute Oinherri. Herri Hezitzailea elkarteak eta UEUk.

Helburuak

  • Nafarroan Oinherrirekin lankidetzan dabiltzan herriak aurkeztea eta haien artean elkar ezagutzea.
  • Esperientziak elkarri trukatzeko aukera izatea.
  • Oinherriren egitasmoa ikusgarri egin eta balioan jartzea.
  • Nafarroako herri eta eragile berrietan herri hezitzailearen filosofiarekiko interesa eta ilusioa piztea.

Nori zuzenduta

Nafarroako hezkuntza formaleko, ez-formaleko eta informaleko eragileak, udaletako ordezkari politikoak zein teknikariak eta interesdun norbanakoak.

Jakintza-arloak